20 minutos eta Blog Txapelketa

Diciembre 10th, 2006

20 minutos egunkariak ateratako blog txapelketan aurkeztu naiz. Azkenean horrelako ekimenak ere ondo daude informazioa demokratizatzeko, eta sarean mugitzen den jendean elkarezagutzeko.

Nire ideia ez da irabaztea, baizik eta politikariek ere tresna berriak ezagutzen ditugula adieraztea (batzuek behintzat), eta tresna hauek hiritargoreakin harremana mantentzeko oso baliogarriak izan daitezkeela esatea. Batzutan, badirudi beldurra dugula gure iritziak agertzera, azken finean guk beste pertsonak bezala, gai askotan zeozer esan eta egin dezakegu, eta kultura demokratikoa bultzatzeko egin beharreko lehenengo gauzak, erakundeen ateak irekitzea da.

Bilbo irekitzea.
Ezin dugu lau urtero bakarrik hiritarrak besarkatu, harremana estua izan behar da, gainera iritziak iritziak dira. Entzun ez nahi ditugun gauzak irakurri ditzakegula? ba bai, baina zer nahi dugu, gure bulegoan edo burbuilan sartu eta ez atera?

Categorías: Ayunta-Udala, Informatika-Web |

4 comentarios

  1. ashet

    Ni ere aurkezten naiz.

    Sorte on :)

  2. Trifonov

    Ni orain dela aste bat egin nuen eta oraindik ez dut erantzunik jaso. Dirudienez aurten pilo bat aurkeztu dira.

  3. ashet

    nik atzo email bat jaso nuen, baietza ematen, baina aspaldi aurkeztu nintzela.

  4. unai

    neuk ez dekot bloggik. Baina txapelketa jarraitukot

Deje un comentario