2005-07-31: Lehenengo gaua Dakarren

Noviembre 28th, 2006

Lehenengo gaua…. Senegaleko bidaia oso ondo joan da. Madrileko aireportuan bi ordu pasa ondoren hegazkina hartu eta atzerritarrez betetako (gure alboan bi tipo potolo zeuden eta kristona egin dute kubata batzik edan ondoren) 5 orduko helgaldiaren ondoren Dakarreko aireportura iritsi gara (Leopold Sedar Senghor Aireportua). Bi ilara desberdin sortu dira, leku gehienetan bezala, bata ECOWAS deritzona, afrikarrentzat, eta bestetik gurea, atzerritarren ilara. Talde honen gehiengoa italiarra eta frantsesa zen.

Ilaratik atera (betiko galderak erantzun ondoren) eta Motxilak hartu eta dirua aldatzera joan gara zuzenean, ulertuko duzuenez ez da erreza EHn hemengo dirua lortzea eta berandu izan arren horrela egitea erabaki genuen,aireportuko banketxean ez dugu gehiegi itxaron behar izan, eta kanbioa oso ona ez izan arren, geure lehenengo CFAk esku artean ditugu.

Banketxe txikia utzi bezain pronto tipo gazte altu bat hurbildu eta nora goazen galdetu digu. Hegazkinean Lonelyan agertzen den hotela aukeratu dugu, beti merkeena. Atxu tipoarekin -Cyril izenaz- negoziatzen egon da, halere Omar hurbildu (beste bat) eta bere etxera joateko esan digu: merkea zela, etb… Nik ez dut oso argi eta lehenengo gaua gutxienez segurtasunez pasatu nahi dugu, behintzat gure lekua herrialdi honetan aurkitu arte, edo hobeto esanda, eguzkia atera arte. Negoziazioak ez dira oso ondo joan, eta beraz Dakarreko Hotel Kontinentalera abiatu gara. (mapan medina ingurutik dagoena)

Dakar Plan

Taxia, taxi izena har badezake, ez du argirik, gau iluna da eta errepideak ere ez du argirik, baina gidaria trebea. Trebea izan behar barruan piztuta dituen argiekin martxan jarraitzeko: olioarena, larrialdiena, eskugalgarena,… eta are gehiago ez baduzu errepideko erdiko marra ikusi nahi beste kotxeak pasatzerakoan. Ez dugu Omar atzean utzi lortu eta gurekin etorri da, aireportutik ateratzean peajea ordaindu dugu.

Hiria iluna da, bero eta hezetasun handia, baina kaleetan jende askotxo dabil. Ez du hiri arriskutsua ematen, baina iluntasunak segurtasun falta areagotzen du. Azkenean ez dakigu nondik baina hotelera heldu gara. Aireportuan kartel batzuk zeuden hirira heltzeko zenbat diru den jakiteko, baina “orientatzeko” direla sirudite, azkenean taxia 5.000 CFA/Omar (alde egiteko) 2.000/gela airerik gabe: 15.500 biok. Hurrengo egunean engainatu gaituzten ikusiko dugu, ziur baietz, hegazkinetik atera eta zeure burua topatzeagatik ziur 20.000 CFA direla.

Hotela. Beno lo egiteko ondo. Kaleko pisuan gela hartu (19. zenbakiarena) eta sartu gara. Bainua badu behintzat, aterik gabe baina, Atxu eta biok intimitatea indartuko dugula baietz! Ia lehenengo gauean ondo egiten dugu lo koltxoi horretan.

Erlojua i ordu atzeratu behar, gaueko 9.30ak dira.

Sarrera hemen:
http://www.bengoetxea.org/euskaldun-bat-senegalen/

Categorías: Bidaiak-Viajes, Senegambia |

Deje un comentario