Habemus Papam

Diciembre 16th, 2007

Donostiako Biltzarretik iritsi berri naiz etxera. Hiru egun luze eta korapilatsuak izan dira baina azkenean bertan egindako lan guztiak pena merezi du. Elkarrizketak, urduritasunak, mugimenduak,… niri gehiegi gustatzen ez zaizkidan gauzak, baina eginda dago.

Eusko Alkartasunak Batzorde berri eta potente bat du. Jende berri eta ezagunez osatuta, esperientziadun eta indarrez beteta. Eta Unai Ziarretak momentu aproposa du bai arlo politikoan eta bakean, zein eremu sozialean aldaketak, berrikuntzak eta proposamenak bultzatzeko. Hala eskatu diogu Kursaalen egon garen %70ak eta ziur egingo duela.

Bihar sakonago arituko naiz emaitzak eta aurretiaz egindakoari buruz, hausnarketa ere bai beste ildo batzuetatik egin behar dugulako.

Gero arte.

Categorías: EA | No hay comentarios