Aberrigintzan 3-Sokoel 1

Mayo 14th, 2008

Zorigaiztoko eguna da gaur. Herriaren ahotsari jaramonik egin gabe, bere burua euskaldunontzat hartzen duten batzuek beste pertsona bat erahil dute Legutianon. Eusko Alkartasunak herri horretako alkatetza du eta ziur nago nire kide den hori, maila handia erakutsiko duela egun triste horretan.

Zelaia

Halere nire gaurko hau beste gauza bat kontatzeko zen. Hilabete bat edo pasatu da Aberrigintzan Futbol taldeari buruz azkenengoz zeozer kontatu nuenetik, eta ordua da berriro ildoa hartzeko. 3. lekuan klasikatu genuen geure taldea eta DEIA Kopa jokatzen ari gara. 2008-2009 denboraldian goi maila baten arituko garela dirudi.

Igande honetan garaipena lortu genuen. Aurreko bi partidak berdindu ondoren behar beharrezkoa zitzaigun garaipena hurrengo fasera pasatzeko aukerak mantendu nahi bagenitu. Eta erreza ez izan arren lortu genuen.  (más…)

Categorías: Futbol Taldea-Equipo, Ocio-Aisia | No hay comentarios