Edo Eliza edo 400 euro
Febrero 5th, 2008
La semana pasada el presidente José Luis Rodriguez Z. sorprendió a propios y extraños con una propuesta, que aunque alegre el bolsillo a todos, poco tiene de progresista. Pero poco después reapareció la iglesia con unas declaraciones propias de otro tiempo que dejaremos para otro día.
400 euroei dagokionez batzuek ZPK botoa erosi nahi duela adierazi dute. Besteek ideologikoki kritikatu dute proposamen hau bere egitura proportzionala edo jarraikia aztertuz.

Botoen erosketa? Espainiako haueskundeek, Estatu Batukoak bezala, batzutan tontotzat hartzen dute hauteslea. Neure burua, Eusko Alkartasunaren babespean, Bilboko Alkatetzara aurkeztu nuenean, gogor kritikatu nituen “quién da más” estrategia hauek.
PNVk, 1500 etxebizitza esaten bazituen, besteak 2000. PPk 450 polizia eskatzen bazituen, IUk 500.
Askotan zentzurik gabeko proposamenak. Azterketa sakonik gabe. Esan eta jan, benetako kontzientziarik gabe. Hauxe da eraikin nahi dugun demokrazia? hauxe da egin nahi dugun gizartea? Hauek dira gure politiko eredugarriak? Nik ezetz esaten dut.
Halere ZPk estrategia horren jarraitzaile bihurtu du bere burua. Agian PPk egindako proposamen ekonomikoetaz izututa zeozer bilatu behar izan zuen.
Baina gogorrena ezta hori, gogorrena emandako justifikazioak dira. Argi dago 400 euro ez direla berdin gazte batentzat edo Emilio Botinentzat, baina argi dago ere BEZa(IVA) ez dela gauza bera Villalonga edo geure amarentzat. Non dago beraz proportzionalitasuna?
Ezkerrak (alderdi sozialista ezkerrekoa baldina bada), eskuineko jokoan erori da. Nik beti esan dut gobernu batek subentzioa edo dirulaguntza eman behar duenean eskuinari jokoa egiten ari zaiola, eta kasu hau argigarria da.
Soluzioa? benetako interbentzio soziala. Gizarteak nola erantzungo ote duen laister ikusiko dugu.
Categorías: Politika Orokorra-Politica General |


