Aberrigintzan 6 - Azkena 0
Febrero 18th, 2007
Bi egun euriten egon ondoren Trapagako zelaia oso irristakor eta azkarra zegoen. Halere, azken partidan erabilitako taktika berriro erabili eta beharrezko garaipena lortu dugu.
Erdigunean 4 pibote (edo 3+1) izateak aukera asko ematen digu partida kontrolatzeko eta horrela izan da, haiek ez dute benetako atake erreferentziarik izan eta Piña ta biok nahiko lasai ibili gara atzekaldean.
Aurrean pikus ondo ibili da eta bere lehen bi golak markatu ditu, Borjak beste pi eta Porres eta Bertol bana. Hasierako penaltia nire ustez nahiko erabakiorra izan da, bai guretzat eta bi haientzat ere, baina atsedenaldira 2 eta 0 iritsi gara. Agian fisikoki ere ez dira ondo ibili azkeneneko minututan oker handiak egin baitituzte.
Beste hiru puntu. Hemen duzue gaurko sailkapena azkeneko partida izan ezik. Gure parean dauden batzuk porrot egin badute, erdialdera igoko gara.
GRUPO C 2º DIVISION ( CLAUSURA )
| Puesto | Equipo | PJ | PG | PE | PP | NoP | GF | GC | Ptos |
| 1 | HAMAR | 4 | 4 | 0 | 0 | 0 | 20 | 4 | 12 |
| 2 | ERREKALDETARRAK | 4 | 3 | 1 | 0 | 0 | 12 | 5 | 10 |
| 3 | TXOKO GURE BOTXO | 4 | 3 | 0 | 1 | 0 | 16 | 6 | 9 |
| 4 | QECT | 4 | 3 | 0 | 1 | 0 | 12 | 7 | 9 |
| 5 | PELUQUERIA CLEMENTE | 4 | 2 | 1 | 1 | 0 | 9 | 6 | 7 |
| 6 | RALPE | 4 | 2 | 1 | 1 | 0 | 10 | 9 | 7 |
| 7 | TXOLOPOTE | 4 | 1 | 1 | 2 | 0 | 13 | 9 | 4 |
| 8 | SONIVEGA | 4 | 1 | 0 | 3 | 0 | 4 | 8 | 3 |
| 9 | ABERRIGINTZAN | 4 | 1 | 0 | 3 | 0 | 4 | 9 | 3 |
| 10 | ATLETICO ROYAL F.C. | 4 | 1 | 0 | 3 | 0 | 6 | 15 | 3 |
| 11 | AZKENA | 4 | 1 | 0 | 3 | 0 | 5 | 22 | 3 |
| 12 | ALMAR | 4 | 0 | 0 | 4 | 0 | 3 | 14 | 0 |
Categorías: Futbol Taldea-Equipo |



aurrekoan presaka euki zenutenez nire adierazpen askatasuna murrizteko bakarrik esan nahi dut jendea joan ahal dela eskuman dauden ataletara eta pintxatu azken postak atalean ,gero sakatu aberrigintzan txoko gure botxo partidua eta irakurri azken coments
arrazoi osoa dauka tipoak nik eta jende askok bezala bat egiten dugu komentariorekin