Aberri Eguna 07

Denbora izan dugu igandetik ia alderdi guztion iritziak entzuteko. Batzuenak besteenak baino gehiago ekitaldi politikoak ez egin arren (aralar eta iu adibidez) eta beste batzuek alderdi abertzalei erantzuteko. Argi dago, mezuak emateko unea dela eta inork eztuela bere aukera galtzen, ETA barne.

aberri 2007

Baina nik eztut honetan Eusko Alkartasunak esandakoari buruz arituko. Gazte Abertzaleakek asteburu honetan egindako lanaren laburpen txikia egingo dut, euskal gazteriari axola zaizkigun gai batzuetan hausnarketa luzatuz.

Bilbon, Mundakan eta Bermeon burutu ditugu urte honetako “ikastaroak“. Hasierako hitzaldia hurrengo hauteskundeei begira izan zen. Bertan planteatutako metodologia aztertu eta aportazioak bildu genituen, batik bat bakoitzak bere herriari begira.

Larunbat goizean Eusko Alkartasunaren 20 urteak birpasatu genituen. Bi bideo ezberdin ikusi genituen eta alderdiaren mezuak azpimarratu. Argi dago mitinak egiteko modua aldatu dela, Garaikoetxea ere bere aldiko lider sendoa dela baina EAren mezua tinko mantendu da: Carlos edo Josebak orain 20 edo 15 urte esan zutena indarrean dago oraindik, eta batzuek, zorionez, hori ere ikusi dute. Etorkizunari begiratzeko oso ondo dago iragana ezagutzea, zegoen jendea, mezuak, eta abar.

Arratsaldean benetako lanari ekin genion. GA Batzordeak 4 dokumentu ezberdin prestatu zituen. 4 gai konkretuei buruz: inmigrazioa, etxebizitza, aisialdia eta garraioa.

Taldeetan banatu eta dokumentuak irakurri genituen. Idazkiek nahiko datu zituzten eta lerro nagusi batzuk markatu ere, baina gure lana gure herrientzako proposamenak ateratzea zen.

Oso lan interesagarria izan zen, bakoitzak bere herriko egoera azaldu eta oso proposamen argiak agertu ziren. Ziur asko, batzuek gure programan agertuko dira,

Leave a Reply