Aberrigintzan 0 - Sonivega 1

Febrero 5th, 2007

Nahiko asteburu luzea kirol aldetik. Lehenbizi larunbatean La Casillan Bilbo GSik azken minutuan sartutako gola dela medio galdu egin zuen, Valentziako talde txar baten aurrean. Gero igande goizean Lagunarok izugarrizkoa jaso zuen Alicanten, geroago Athletickek San Mamesen galdu eta gu Trapagan gauza bera.

Eta horrela ezin da. Partidua kontrolatuta genuen. Nahiz eta oraindik atezaina ez izan aurrean genuen taldea ez zirudien inolaz ere oso gogorra, eta beraz bi defentsekin jokatzea erabaki genuen. Baina gola ez zen heltzen, horrela gauzak partidua geure eskuetan izan arren bigarren zatira heldu ginen.

Momentu horretan egindako lana nabaritu zen eta ordezkorik ez izatea ere bai, nekatzen hasi ginen. Kontra batetan pilota txarto jo eta justu justu sartu zen baloia geure atean. Justu baina gola. Beraz barruan genuen guztia eman behar izan genuen azken minutuetan. Epaileak gehiegi pitatu zuen baina ez zen bere errua izan, bizpahiru aukera on (bata langara eta beste bat nirea) baina ezer argirik.

Horrela jarraitzen badugu, etorkizun gogorra. Ia atezaina lortzen dugun eta Polen, Jamon eta Irkus errekuperatzen diren bestela mugan egongo gara.

Categorías: Futbol Taldea-Equipo |

Deje un comentario