Aberrigintzan 3-Kinitos 2
Gure lehenengo partidua talde honen kontra jokatu genuen eta galdu. Oraingoan ordea alderantziz gertatu da. Neurria hartuta geneukan eta baloia kontrolpean izan genuen atzo Errekalden.
Antibiotikoak alde batera utzita zelaira itzultzeko unea zen ia oporraldia+anginak zenoloako ondorioak izan dituzten konprobatzeko. Eguberriak bi kilo gehiago utzi dizkit gorputzean eta horiek kanporatu beharko ditut ere.
Esan dudan bezala ondo hasi genuen jolasten. Estrategia berriak bere emaitzak ekartzen ditu zelain ondo kokatuta eta aldaketak pentsatuz egiten baldin baditugu. Horrela gauzak aurretik ipini ginen eta guztia zirudien kontrolatuta.
Esan beharra daukat Kinitos taldeak nahiz eta teknikaren aldetik oso onak ez izan, guztia ematen du zelaian eta baloia leku batetik bestera bidaltzen du oso azkar.
Gure lasaitasunak haien aukerak izan ziren, eta gure okerrak (hiruzpalau alditan geratu baikinen bakarrik atezainaren aurrean eta gol gehigorik ez) haien arnasa. Beraz azken hamar minutuak zoratzekoak izan ziren.
Haien gorako baloiek defentsaren lan ederra behartu zuten eta azkenean -hasieran ez zirudien arren- oso garaipen justua izan zen.
Hurrengoan hobeto.
Urtzi eta Pikus, zer?