Aberrigintzan 3- Rupork 0

Octubre 13th, 2008

Denboraldiko hirugarren partida eta garaipena. Pasa den astean 4 pertsona bakarrik agertu ginen jolastera eta horrek galtze zuzena ekarri zigun. Atzo ordea justu justu zazpi joan ginen eta nahiko ondo jolastu.

Aurkariak ere zzpi ziren eta beraz bai guk bai besteak ez genuen aldaketarik. Azken egunetako beroa zela eta beraz, nahiko gogorra zirudien partidua.

Halere partidua askotxo kontrolatu genuen eta aukera ederrak izan ere. Iaz hauen kontra 4 eta bat galdu genuela uste dut, ta gainera oso ondo irabazi zuten baina igande honetan zortea gurekin egon da eta joko dexentearen ondoren golak iritsi ziren.

Lehenengo aldea aukerak bai baina golik ez, eta bigarrenean azkenean heldu ziren! Lapetek lehenengo gola sartuta (bere denboraldiko bigarrena), defentsa batena, gero POlenek eta Iñigo ondo bukatu zuten taldearen lana.

Beraz 3 eta huts eta hurrengoaren zain, badakigu eta gero eta gogorrago izango dela!

Categorías: Futbol Taldea-Equipo |

Deje un comentario