May 14 2008

Aberrigintzan 3-Sokoel 1

Published by Jon Aritz at 9:16 am under Futbol Taldea-Equipo, Ocio-Aisia

Zorigaiztoko eguna da gaur. Herriaren ahotsari jaramonik egin gabe, bere burua euskaldunontzat hartzen duten batzuek beste pertsona bat erahil dute Legutianon. Eusko Alkartasunak herri horretako alkatetza du eta ziur nago nire kide den hori, maila handia erakutsiko duela egun triste horretan.

Zelaia

Halere nire gaurko hau beste gauza bat kontatzeko zen. Hilabete bat edo pasatu da Aberrigintzan Futbol taldeari buruz azkenengoz zeozer kontatu nuenetik, eta ordua da berriro ildoa hartzeko. 3. lekuan klasikatu genuen geure taldea eta DEIA Kopa jokatzen ari gara. 2008-2009 denboraldian goi maila baten arituko garela dirudi.

Igande honetan garaipena lortu genuen. Aurreko bi partidak berdindu ondoren behar beharrezkoa zitzaigun garaipena hurrengo fasera pasatzeko aukerak mantendu nahi bagenitu. Eta erreza ez izan arren lortu genuen. 

Lehenengo zatia kaxkarra izan zen, baina bigarrenaren hasiera kaxkarragoa. Lo geunden, ez dakit beroak jota edo, baina ezer gutxi egiten genuen. Beraz kontrakoak egin zuen eraso bakarrean gola sartu eta atzetik gindoazen.

Momentu horretan esnatu ginen eta ondo jokatzen hasi ere. Piñak korner bateko urrunketa baten areaz kanpotik jaurti eta gola. Hurrengo jokaldian Urtzik boleaz kriston gola sartu zuen eta geroago atezainaren deskolokazioa ikusita urrunetik jaurti eta gola berriro.

Azken ordu laurdenean aurreko zati osoan egin ez genuena egin genuen, ia hurrengoan lehenago esnatzen garen.

Klasifikazioa gure esku dago orain. Asteburu honetako partida lehenengoaren aurrean irabazi behar, eta sailkapena nola geratzen den ikusiko dugu!

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply