Berriro Athletic
Diciembre 4th, 2006

Txundituta irakurri dut Bizkaiko Diputatu Generalaren “gutun” irekia. Nola ez, gainera igande baten aterata eta komunikabide desberdinetan. Berriro ere Aldundia udaletxearen atzetik dabil, nik neuk orain direla bizpahiru aste Zubiaurren kasua komentatu nuelako.
Idazki horretan hartutako erabakia ez zela oso hezigarria komentatu nuen. Gure taldea arrazoia izan arren lehendakari berriaren lehenengo erabakia hori izatea ez nuen oso egokia ikusten, batez ere, zale eta umeei begira eta gauden herria ikusita.
Baina atzo bestelako iritziak bota ziren futbol inguru horretan. Gutunean filosofia, zuzendaritza, jokalariak eta abar luze bat kritikatzen da, gainera ez du alternatibarik ipintzen bakarrik kritikak bota: zein da aldundiak proposatzen duen kudeaketa era? edo harrobi lana?
Nire kasuan lehenengo momentuan etorri ziren kritikak, “zer egiten du kirol zinegotzi batek futbolari buruz hitzegiten?” dirudienez Kirol, Hezkuntza eta Gazteri Zinegotzi batek ezin du baloraziorik egin, guk bakarrik politikaz hitzegin dezakegu (politika guztia izan arren).
Orain Zuzendaritzak gauza bera egingo duela espero dut, hau da, esandakoa nolabait kritikatu, nire kasuan egin zuten bezala. Gaur prentsan ez da ezer agertu, bakarrik aztertuko zutela. Azterketa horren ondorioak jakitea espero dugu guztiok, taldea politikaren menpe ez dagoela adieraztearren. Beste gauza egindako gutunaren iritziarekin ados gauden edo ez esatea. Horretan ziur bakoitzak bere jarrera duela.
Aupa Athletic!
Categorías: Kirolak-Deportes |



Ez dut uste Bilbao Jauna kritikatuko dutenik. Seguruenik “bula” daukala.
ni ere harrituta nago. Zure bloga jarraitzen dudanetik hona, hau izan da gehien harritu nauen kontua. Alegia, zuk halako iritzi hotz, zorrotz, eta tentuz egindakoa adierazi, eta ikaragarrizko zurrunbiloa jazo zen. Orain ahaldun nagusiak trakets aritu, eta isiltasunak erantzun. Ayayayay… Kirola politikaren menpe dagoela dirudi. Ez daitezela tronpatu, Athletic herritik sortu zelako, herriarena baita!