Mezuak
Mayo 13th, 2007
Mitin en Uribitarte repleto de mensajes. Normalmente los expertos en comunicación indican que no se debe nunca bajo ningún concepto excederse de los tres mensajes por intervención. Dicen que si no la gente se olvida de lo dicho, que está demostrado científicamente. Pues bien, nosotros tenemos mucho que decir y para un ejemplo el vídeo.
Eguraldi ederra atera da gaur goizean hodei ilunak eta haize boladak izan arren. Momentu batetik bestera euria hasiko zela ematen zuen baina eutsi du bai eta mezuak entzun dira Bilboko kaleetan zehar.
Argi dago Ricardo Barainkak gure Ahaldun Nagusirako hautagaiak Bizkairako zer nahi duen. Ondo bai ondo azaldu du Impuesto de Sociedades-en egindako lana, zergatiak eta norakoak. Gero niri tokatu zait hitzegitea, ez nago mitinak egitera ohituta baina saiatu naiz bai.
Partaidetza izango da hurrengo lau urteko gure ildo nagusia. Gazteri arloan egin dugu eta bestetan egingo dugu. Horretaz gainera lan taldeetan agertutako gaiak azaldu ditut. Hala nola, komertzioaren beharra, hezkuntzak bete behar duen papera, auzo konkretuetan burutu beharreko zenbait ekintza, macetak baino gehiago benetako berdeguneak nahi ditugula, txirrindu eta garraio publikoan oinarritutako mugikortasuna nahi dugula….
Inkestena? betikoa. Deiak argi esan zigun euen datuetan zinegotziaren mugan geundela. Hori horrela bazen, zer ba ehuneko 3,1? 3,5eko okerrarekin erraz mantenduko ditugu egungo bi zinegotziak.
Begoñak amaitzeko Espainian gertatutakoaren azterketa politikoa egin du. Iruñeako gotzainak esandakoa, Imazek PPri buruz esandakoa eta bere esanak Ajuria Enea baina lehenagoko egoerara itzuliko gaituela eta abar.
Argi dago, zerrenda luzeak baino arazoak konpontzeko ideiak eta proposamenak baditugula EAko kideok, hori bai, beti globalki begiratuz.
Pentsa globalki Ekin lokalki. Pentsa Euskal Herrian, Ekin Bilbon.
Categorías: Hauteskundeak 2007 |


