Euskalsex
Julio 26th, 2007
Norbaitek emailtxo bat bidali dit Euskalsex-i buruz zeozer idazteko. Eztaukat gehiegi esaterik ordea, ikusi duzuen bezala asteburu horretan azkenean kanpoan egon nintzelako, baina horren aztarna jarraitzeko asmoa badut bai. (fernanek jada hitzegin du honetaz)

foto de neuronas asesinas
Urte hasieran Bilbao Kirolaken planifikazio txiki bat egiten genuen La Kasillako polikiroldegiarekin. Bertan burutu beharreko partidak ikusi (areto futbola eta basketa) eta geratzen ziren asteburuak aztertu. Askotan programatzaileak etortzen dira Bilbon kontzertu edo ekitaldi bat burutzeko asmoarekin eta La Kasillak, zahar eginda egon arren, badauzka bere alde oso onak.
Horregatik zerrendan Euskalsex izena agertu zen beste batzuen artean. Ekimen horren kontratua ikusterakoan nik ez nuen inolako arazorik ipini. Ideia ona, La Kasilla erabili eta gainera Bilbo berpizteko plana polita zen; beraz zergatik ez sinatu? Geroago nirekin lan egiten zuten pertsonek harrituta geratu ziren: alkateak ondo deritzo? zer dela eta eman diezu baimena? eta abar.
Niri bost. Si cada concejal o alcalde sólo potenciara aquello que le gusta (como hacen algunos) poco tendríamos donde elegir. Trabajamos el hip-hop, la música electrónica, el metal, actividades paralelas al ayto, el futbol sala, el rugby (a ver dónde está la hierba artificial que empezamos), el skate, el hockey, la natación,… y os puedo asegurar que todo-todo no me gusta.
Eta sexua? ba primeran. Bilbo baten, batzutan hain klasikoa dirudien Bilbo baten zergatik ez? Promotoreekin hitzeginda jatorrak ziruditen, euskaldunak gainera eta Madrilen ezdiete baimendu eta bere nahia Euskal Herrian honen inguruko tendentziak aztertu eta bultzatzea zela esan ziguten.
Alkatea gonbidatzea zen helburu baina ezetza eman zioten. Geroago nire langile ohiekin hitzegiterakoan guztiok oso pozik zeudela esan didate. Ia Euskalsex 2008 dagoen!
Categorías: Ocio-Aisia |



Ea Hurrengo urterako, behin baino gehiagotan Euskalsex-eri publizitatea egiten egon garenoei gonbidatzen gaituzten.
Enpresa serioa dirudi eta ziur nago lan hobeago egingo dutela hurrengo urtean Udaletxeak “baimena” ematen badie.