Gazteok, gure etorkizunaren gidari

AktibaUrte hauetan zenbait alditan entzun dut gazteok hiriaren arazo batzuen arduradunak garela, bestetan ez dakigula zein den gure lekua eta oso gutxitan Bilborako geure aportazio zein den.

Eta hori aldatu beharra dago. Gazteok Bilboko elementu aktiboak izan behar dugu. Horregatik Eusko Alkartasunak argi du gazte arloan zer egin behar den. Udaletxeak Bilbao Aktiba! planarekin hartutako konpromezua abian ipini behar du (EAk kudeatutako plana) eta hori izango da ildo nagusia.

Horrela Gaztegune berriak sortu behar ditugu, bakoitzak bere auzoan errotuta, baina horretaz aparte, udalak kudeatutako programetaz gain, beste eredu bat ipiniko dugu martxan: elkar-kudeaketa.

Bilbo betidanik izan da ideiak beteriko hiria, hemendik enpresagile, artista, idazle eta kudeatzaile anitz sortu dira eta gazteak gainera. Beraz zergatik ez egin enpresa munduan egiten den bezala? gazteok gure ideiak aurkeztu, aholkuak hartu eta proiektuen arduradun bihurtu.

Horrela partehartzearen kontzeptua aldatu den une batetan, gazte ez-elkartuek egitasmoak aurrera eramateko gain izango dira. Udaletxeak baimenak, dirua eta abar lortzeko aholkularitza emango luke eta hortik aparte gazteon esku utzi.

Beste eredu bat da. Frogatu beharrekoa.

Leave a Reply