Urteurrena
Denetarik izan eta izango dugu aurten. Orain dela hilabete bat edo ETBren urteurrena izan zen eta oraindik hobetzeko askotxo zuela esan nuen. Pasa den astean Guggenheim Museoaren 10. urtea ospatu zen eta orain dela pare bat egun gure Estatutu maitearen 28. urteurrena.
Guggenheim Fundazioak orain dela 10 urte ireki zituen bere ateak Bilbon. Une latzak ziren Euskal Herrian bai politikoki bai sozialki eta Bilbok hirugarren sektorearen aldeko apustua egin zuen.
Museoaren parean oraindik merkantzia trenbidea eta Euskalduna untziolen egiturak zeuden eta beste itxura bat eman zion gure Nerbioi ibaiari. Halere gure agintariek, Museoaren arrakasta ikusita turisten gainean ipini zituzten begiak, gehiegi nire ustetan; izan ere horren ondoren industriaren 2. desagerketa bultzatu da, zentru komertzialen gorakada, pisuen igoera eta azpiegitura mastodontikoen sorrera.
Halere informazioaren trataera desberdina ikusi genuen. Batetik, ETBren erreportaia ikusteko aukera izan nuen, Teleberrin egindako erreportaia. Bestetik Cuatro kateari ere arreta ipini nion. Eta zenolako desberdintasuna!
Cuatrok momentu horretako egoeraren azterketa egin zuen, Guggenheim Fundazioaren nondik norakoak eta arrazoiak aztertu eta ondorioak agertu; ETBk ordea bere ildotik jarraitu zuen, erreportai memeloa, non jende famatu edo pertsonai publikoak agertu ziren euren iritzi “interesgarria” emanda, hausnarketarik gabe. Honelako telebista izanda, zertarako behar ditugu FOX, Telebilbao edo Comedy kateak?
Dibertigarriena ez zen hori izan, Kalakan programean Bilboko Alkateak bere euskara ederrean bere papera bete zuen. Ez nuen gutxiagorik espero, bestela ez litzateke bera izango.
Nuevo reto: yo ví el vídeo de azkuna en eitb.com dentro del programa Kalaka. ¿lo encontráis?

Octubre 28th, 2007 at 12:29 am
Si lo hubieras dicho antes, lo habria pedido ayer en la sede de eitb