PPren Dimisio Eskaera
Eskatu dute, eskatu dute bai, ni bakarrik falta nintzen. Behingoz Jon Aritz Bengoetxearen, Eusko Alkartasunaren bozeramailearen kargu-uztea eskatu du Alderdi Popularrak (AP). Zergatik? Legea betetzeagatik.
Orain dela hilabete bat kontsulta egin zuen pertsona batek ia egun konkretu batetan Bilborock Aretoa, Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailaren ardurapean dagoena, libre zegoen edo ez. Hemengo arduradunak baietza eman zion eta erretserba egiteko modua azaldu. Beraz erretserba bidali elkartearen izen eta CIF-arekin batera eta pasa den larunbatean bilera burutu zen.
Baina klaro, elkartearen izena Herria Aurrera Auzo Elkartea zen, eta beraz PPk izugarrizko momentua antzeman zuen bere hautesleei keinua egiteko. Leku eskaeran “Bilboren Diagnosia aurkezteko” zegoen idatzita, komunikabideetan hurrengo udal hauteskundeetara aurkeztu behar zituzten hautagaiak agertuko zirela filtratu arren.
Horrela gauzak, elkarte legala, udaletxeko erregistroan egonik, eta batzutan komisioetara proposamenak eta enmendakinak aurkeztu dituztela ikusita (bertan tramitean sartuta eta guztiz), nik argi nuen etzegola inolako arazorik erabilpen baimena emateko.
Gainera, beste gauza dut nik argi, agian zorigaiztoko lege horrekin elkarteak ilegalizatu daitezke baina ez pertsonak, batzuk saitzen badira ere. Honek ez du APk ulertzen eta beraz nire kargu-uztea eskatu dute. Alkateak eztu oraindik ezer esan, bere erantzuna ezetz izatea espero dut, beste zinegotzi batzuekin egin duen bezala.
Bestalde, ez naiz ni hemen Bilborocken gertatutakoari buruz hasiko, norbaitek espainiako legea ikusita zeozer arraroa ikusi edo entzun badu horri buruz, beste batzutan bezala tresneri guztia dute euren esku nahi dutena egiteko. Hori guztiok dakigu eta ikusi dugu, nahiz eta gero atzera jo behar (erremediorik gabe), Egunkaria kasuan bezala.
Hemen duzue polemika, eta hemen (erantzunapp.pdf) guk bidalitako erantzuna, inon agertu ez dena (para variar). Argi dago autobusaren erretzea ez dela zilegi, eta elkartearen kondena beharrezko litzateke prozesua benetan bultzatzeko, baina benetan harrigarria da PPk gauzak lotzeko duen ahalmena eta Madriletik irizten zaien agindua oso betetzen dutela, dudarik gabe.
En fin.
Diciembre 21st, 2006 at 11:36 am
No hay mejor desprecio que no hacer aprecio. Yo no le daria importancia a palabras dichas por esa gente, porque el 100% de lo que dicen no tiene ni pies de cabeza. Cuanto mas “vacio” se les haga, mejor.
Asi que tu a lo tuyo y a seguir currando como siempre
Diciembre 21st, 2006 at 9:26 pm
“Honek ez du APk ulertzen eta beraz nire kargu-uztea eskatu dut”.
Dute izango da ezta?
Diciembre 21st, 2006 at 9:56 pm
bai, hizki baten esanahaia eh?
Diciembre 21st, 2006 at 11:41 pm
Aupa Jon Aritz. Primeran egin duzu, ateak ezin dira inoiz itxi, eta APk eta beste batzuk prozesu honen kontra daude, dudarik ez izan.
Aurrera motel!
Enero 1st, 2007 at 5:58 pm
[…] 3- Cuando una noticia judicial se filtra yo sólo entiendo que tiene un objetivo político. ¿no habían dicho que los jueces no hacían política? Uy quizás algunos sí! Gehiago hemen. Por cierto. Urte berri on. […]
Enero 2nd, 2007 at 12:48 pm
[…] Capítulo 1 y Capítulo 2. […]