Euria ari du
Marzo 3rd, 2008
Euria ari du Euskal Herrian. Negu honetan faltan somatu du gure eguraldi kaxakarra eta benetan uste nuen Euskal Herria tropikala hurbil geneukala.
Nik ere bai eguraldi ona gustoko dut, baina geure hotzak, euri jasak eta lainoak ere bai. Gehiago baloratzen dituzu etxean bero edo erdi bero pasatzen dituzun momentu horiek, pelikula batetik ateratzerakoan erositako gaztainak edota frontoian aritzearen ondorengo dutxa.
Baina zer gertatzen ari da?Esan beharreko lehenengo gauza Aberrigintzan Futbol Taldeak berriro ere irabazi zuela da. En esta ocasión un bonito 5-2 y que contó con mi participación en el segundo tiempo porque el mitin de Donosti (que llenazo el del Kursaal!) me robó media tarde. La semana anterior el equipo perdió en los últimos minutos tras ir por delante 1-0 pero con sólo cinco jugadores! Impresionante.
Agian gaia alboratu dut baina aipamenak merezi zuela daukat.
Euskadi Tropikala! Egia izango ote da? Gure mendi eta baso (txikiak) desagertzeko zorian daude? eta jende gehiagori axola zaiona: gure bizimodu erosoa desagertzeko zorian dago? Datuek ala dinote eta denok zeozer egiten ez badugu…
Ez da soilik agintari edo erakundeen egitea. Guztiok dugu zer esana eta zer egina, gutxi batzuekin asko lor daiteke. Botoak bezalakoa dirudi.
Independentziaren aldeko boto bakar batekin agian ez da ezer lortuko, baina boto bakarra gehi boto bakarra, gehi boto bakarra,… hori bai dela aritzea!
Categorías: Futbol Taldea-Equipo, Politika Orokorra-Politica General |



