Zein ote azkenengo osoko bilkura?
Pintan bastos. Asteartean dirudienez azkenengo osoko bilkura izan genuen udaletxean. Dirudienez esaten dut agian beste bat egongo delako. Pasa den egunean udaletxeak dituen enpresen kontuak aprobatu ziren, baina norbaitek alegazio edo enmendakinen bat aurkezten badu horiek baloratzeko beste pleno bat beharko genuke.
Oso arraroa izan zen egun hori ordea. Arraroa batzuentzat ohorezko domina hartzeko momentua zelako. Domina hori udaletxeak zinegotzi izan diren guztiei ematen die, urrezkoa dela diote baina aintzinekoa ere bai.
Domina hori jendea ezkontzen dugunean jantzita eraman behar dugu, gure izaeraren adierazgarri bezala. Argi dago beste mende bateko gauzak diruditela baina Bilbo horrelakoa da.
Omenaldi txiki horren ostean 15 egun ditut azkenengo planifikazioa planteatzeko, halere udaletxetik haize arraroak somatzen ditut, iraganekoak eta etorkizunekoan bat egin balute bezala. Kontatuko ditut bai.

Junio 1st, 2007 at 4:44 pm
Hori da bai lagun hori. Politikari ez zintzoek ez lukete horrelako espazioa bultzatuko, are gutxiago behin eta emaitzak ezezkoak izan direnean, baina lau urte hauetan jarraituko duzula argi esan duzu.
Segi borrokatzen! Izan ere 4300 pertsonek ez dute zinegotzi bat osatuko, baina 4300 ahots dira.