Dos pajaros de un tiro
Septiembre 30th, 2007
Ostiral arratsaldea zen, ezer ez egitea nahi duzun arratsalde horietako bat baina plana geneukan. Gure amak eguneroko zorabioa konponduz sarrerak lortu zituen, zezen plazan egongo zen kontzertu batera.
Irratian entzun nuenean argi neukan aukera bat zela, abestiaren bi buru ikusteko aukera eta horregatik ezin genuen bidean galdu.
Iristean teknikariak oraindik zebiltzan eszenatokian zeozer ipintzen eta lekua gainezka zegoen, jendea leku guztietatik. Aurrera egin genuen baina ia ezinezkoa zen arean sartzea bera atzera egin eta katxi bat garagardo eskatu genuen.
Edaria lortuta lekua topatzeko unea zen baina sarreran geratu behar. Hasieran pantaila handi bat ikusten nuen bakarrik baina kontzertua aurrera egin ahala gu ere aurreratzen joan ginen azkenean nolabaiteko bista ona lortu arte.
Argi dago eztzela haien kontzerturik onena izan. Serrat eta Sabina urdinduta daude, ahotsak apurtuta eta mugimenduak erdoilduta baina jariotzen duten energia horiek eta besteak gainditzen dituzte. Iñaki Gabilondok eman zion kontzertuari hasiera bideo baten bitartez eta gero artistak atear ziren publikoa eureganatzeko asmoarekin.
Abesti mitikoak baina ezberdinak, arraroa egiten zaigu Serraten ahotsan Sabinaren abesti bat entzutea edo alderantziz, arraroa ere euren momentuko letra aldaketa batzuk, eta ezinhobea kontzertuan burututako eztabaida-elkarrizketa, umorez bakoitzaren okerrak azalduz “El Club de la Comedia” balitz bezala.
Publikoak nahikoa izan genuen abestiak jarraituz (El Pirata, Caminante,…) batzuek txosna batetan zeudela uste izan bazuten ere.
Categorías: Kultura-Cultura |




nik ere ikusi nituen, baina orain dela hilabete batzuk, donostiako velodromoan. lehen iralan, ia ikutzen genituen. egia da zaharkituak daudela, eta ileak urdinduta dituztela, halere kontzertu paregabea izan zen. Honekin hirutan ikusi dut sabina. lehen aldiz serrat, baina espero det musikaren mundu honetan oraindik urteak irautea.