SGAE en Bilbao

Abril 17th, 2007

Ikusten egon gara. Campos Antzerkira hurbildu naiz momentu baten bertan aurkeztuko zena nolabait ezagutzeko eta bi sorpresa nagusi agertu dizkidate. Lehena, aurkeztutakoa egitura soilik dela, ia ia hasiera baten emandako informazio bera; eta bigarrena eraikinaren
beraren etorkizuna.Teatro Campos

Orain dela pare bat urte konbenio bat zinatu zen Udaletxea eta SGAEren artean eta bertan Eszena Arte Zentru bat egiteko konpromezua agertzen zen. Erakunde bakoitzak 12 milloi euro ordaindu behar zituen (bai, bai, ia Kirol Jauregia bezala) obra aurrera eramateko, Arte Zentru ezberdin bat nahi zutelako.

2003an bi urteko lana zela agertu zen, gero proiektua dirudienez konplikatu egin da eta azkenean 2008an inauguratuko da (4,5 urte). Gaurko egoera barrutik ez da orain dela lau hilabetean zegoenaren oso desberdina. Ikus hemen. Eta kanpotik eztakit polemika sortuko duen ala ez baina ziur aski eztu jendea ixilik utziko.

Campos Deia

Bestalde ez dakigu benetan arte zentru ezberdin hori zertan datzan. SGAEren lehendariaren hitzetan ideia bat duen edonork Campos Antzerkia erabil ahal izango du, baina, zer eskatuko diote horren truke?

Argi dago, Bilbon Arte Eszenikoen munduan hutsune handi bat dagoela. Bilborock aretoak momentuz eztitu arte konkretu batzuk behar dituzten gauzak asetzen eta Arriaga Antzerkia handiegia da “gauza ezberdinak” egiteko. Horregatik beharrezkoa zen arte berrientzako, gazteentzako eta zeozer arriskatu nahi duen promotore edo artistarentzako leku apropos bat.

SGAEren ibilbidea ikusita eztut uste euren nahia hori horrela egitea dela. Arlo batzuetan lan handia egin dute ordea eta udaletxearen bultzadarekin ziur aski ildo hortatik joango dira, baina eginak aztertu behar.

Halere, nire eta EAren ustetan bestelako elementu bat beharko genuke, elementu dinamizatzaile bat. Agian Zorrozaurreko pabilioi batetan?

Categorías: Ayunta-Udala, Kultura-Cultura |

1 comentario

  1. ashet

    Aspaldi esa nuen bezela Euskal Herrian Antzerkia hezkuntza reglatua izan beharko zen. Europa eta estatuko lekurik gehienetan halan baita.

Deje un comentario