Euskaraz bizi

Mayo 22nd, 2007

Euskara«Euskara jalgi hadi plazara», Eusko Alkartasunetik esaten dugu «Euskara jalgi hadi Bilboko kaletara»”.

Guztiok entzuten dugu zorionez Bilbon euskara gehiago batipat guraso eta seme-alaben artean, baina horrekin batera bestelako politika bultzatu behar dugu udaletxetik: aktiboak izan behar dugu.

Udaletxean Normalkuntza Plan bat badago eta nahiko ondo fdago udal zerbitzuak euskalduntzeko asmoarekin. Bertan epeak eta betebeharrak agertzen dira eta horiek beraiek ebaluatu eta berriztu behar ditugu. Hala ere bestelako urratsak ematea proposatzen dugu Eusko Alkartasunatik.

Adibidez eztabaida foro bat eratzea izango litzateke bat. Bilbao Aktibaren prozesuaren parekoa helburu konkretu batekin: Bilboko Euskal Plana eratzea. Foro horretan euskaltzale, elkarte eta auzkide ezberdinak hartuko lukete parte.

Hortik aterata Euskal Araudia (edo ordenantza) idatzi behar dugu. Araudi horretan eskubide eta betebeharrak agertuko lirateke, euskara Bilboko kaleetatik ikusteko asmoarekin. Betebehar horietaz gain dirulaguntzak handitu beharko genituzke, bai euskara ikasteko bai euskal paisai linguistikoa bermatzeko.

Euskara gure hizkuntza denez ezinbestekoa da adostasun handia lortzea merkataritza elkarteekin batea lan eginez, etorkinekin batera lan eginez. Horrela Bilbo euskalduna lortzeko asmoarekin.

Beste alde batetik, Bilbao Euskal Herriko erreferentea bihurtu nahi dugu. Horretarako Arte Eszenikoen Zentru berri baten eraikitzea proposatzen dugu, hiriko kultur programazioa egiteko elkarteekin kolaboratuz.

Categorías: Hauteskundeak 2007, Kultura-Cultura |

Deje un comentario