Bilbo Futbol Sala

Bigarren mailan egotea, zilarrezko mailan egotea ez zaio gure areto futbol taldeari publiko gehiegi kendu; GSI Inmogroup Futbol sala. Hasieran hori pentsatzen zen, baina badirudi La Casillan kirol hau ikusteko nahia piztu dela. Egia da pertsona kopurua jeitsi dela, baina ez espero zen bezala.

GSI FutbolSala

Atzo partido polit bat ikusteko aukera izan genuen Bodegas Arzuagaren aurka. Galtzen hastea ez da oso komenigarria baina taldeak aurre egin zion eta azkenean 4-3 irabazi zuen. Halere azken minuturarte egon ginen urduri, kanpoko taldearen atezain-jokalari taktika berdinketa lortzeko gai izan zelako ia amaitzear zegoenean.

Jonathan (txiki) kanteranoak ordea lan ona egin zuen eta berea izan zen irabazteko gola. Pavesiok ere lan itzela egin zuen. Nire ustetan kalitateaz gain zelaian guztia ematen duen jokalaria da, edo behintzat hori dirudi.

Hemendik deialdi txiki bat egin nahi dizuet hau irakurtzen duzuenei: Talde honek ez du aurrekontu izugarririk (iazko blokea mantendu arren), kirol hau ez da oso ezaguna gure artean (futbol 11 da nagusiena eta orain basket apurbat); baina beheko mailetan Bilboko ikasleekin egiten duten lana oso ona da. Jonathan kanteranoa da, eta gutxika-gutxika gehiago igoko dira. Badakit 5 jokalari bakarrik jokatzen dutela eta beraz lekua topatzea ez dela erreza, baina Bilbo Futbol Salak apostu hori egin behar du, eta gu kirolzaleek erantzun.

Ia laister Ohorezko Mailan ikusten dugun goian baikaude.

One Response to “Bilbo Futbol Sala”

  1. unai Says:

    kirolari asko zor dio gaurko gateriak. Benetan uste dut kirol taldeek auzoetan egin duten lana ikagarria izan dela gazteak heziten, osasuntzen, eta hamaika ohitura txarretan eror ez daitezen. Kirola ez da futbola bakarrik, aretokoa ere bada, saskibaloia, pilota e.a. eta denek behar dute laguntza

Leave a Reply