Bilbotik Korrikan

Octubre 24th, 2006

Futbol Talde txiki baten egoteko noizpait ere zeozer entrenatu behar dugu. Egun baten edo bestetan baloiarekin jolasean ibiltzeaz gain, gehien gustatzen zaidan aktibitatea korrika egitea da. Hamabost minututan (korrikan) ibaiadarraren parean gaude nire laguna eta ni, eta bertan ia bira osoa ematen dugu.

Euskalduna zubitik, zubizurira eta buelta. Lanak batzutan ez gaitu hori egiten uzten, baina horretaz aparte burutu beharreko ibilbidea da. Nahiko jende dabil arratsalde-gauetan hortik, orain, agian herri krosa buruan izanda, jende gehiago ikusi ohi dugu eta aisildirako elementu garrantzitsua bihurtu da.

uribitarte.jpg

Agian ez da gurea oso marka ona izango, gure bihotza batzutan gehigi azkartzen baita, baina gorputzak asko eskertzen du. Ahal baduzue frogatu eta esango didazue. Ziur elkar ikusten garela.

Categorías: Ocio-Aisia |

Deje un comentario