Eusko Alkartasunaren Biltzarra

Enero 22nd, 2007

Izan dugu jada, oraindik askotxo eztabaidatu dugun arren, hitzegiteko aukera berria. Atzo Euskalduna Jauregian alderdiaren Biltzar Nagusia burutu genuen tentsio gehiegien artean. Hilabeteak eman dituzte batzuek prentsan gauzak ateratzen eta benetan espero dut atzoko emaitza gauzak finkatzea.

Logo EA Casi no se trataba ya de debatir sobre la posible coalición, sino que era el momento de apoyar la decisión adoptada por la Ejecutiva Nacional de concurrir en solitario a las próximas elecciones municipales, y así resultó por una amplia mayoría.Gehiegi irakurri ditugu prentsan batzuek egindako presioa, beno ba Batzorde Nazionalak eztabaida zabaltzeko asmoarekin Biltzarra konbokatu zuen, herri erakundeetan eta lurralde batzarretan eztabaida ere zabalduz. Eta horren ondoren, geure alderdiekin eta afiliatuekin askotxo hitzegin ondoren, Biltzarrera bertaratu ginen.

Hantxe inoiz egin ez den gauza bat gertatu zen, ponentzia batetan botu sekretua ematea. Aurrekoetan beti egon da argudio nagusi bat, pertsonak aukeratzerakoan botua sekretua izan daiteke, baina ideiak eztabaidatzerakoan ez da sekulan egin. Halere, euren buruari kritikoak deitzen diotenek eskatuta, bozka sekretua izan zen.

Baina hala eta guztiz ere, eztabaida luze eta mamitsu baten ondoren (6 ordu), Batzorde Nazionalaren aldeko jarrerak ondo bai ondo irabazi zuen. Beraz, ez dakit nik orain zenolako mugimenduak egon daitezkeen. Guztiok demokrata hitza bereganatzen baldin badugu gehiengoaren jarrera errespetatu behar, lehen beste batzuek egin genuen bezala.

Eusko Alkartasunaren egoera nire ustetan hobetu egin da. Urteak daramatzagu erakunde ezberdinetan eraikuntza nazionala eta sozialaren alde lan egiten, eta beste ikuspuntu bat ere sartzen: hor daude normalkuntza politikoan lortutakoak nahiz eta batzuek zapuztu, edota zergetan edo ingurugiroan edo D ereduan, …. lortutako aurrerapasuak (beti nahiko ez izan arren).

Horregatik dira hain garrantzitsuak udal hauteskundeak, hiritargoarekin zuzeneko elkarrizketa izateko unea da, arazoak ezagutu eta konpontzeko zergatiak adosteko unea, azken finean Bilborako geure proiektua aurkezteko unea. Argi dago ez dela erreza izango, komunikabideek ziur aski ez digute ezer lagunduko, alderdi haundien makinak ere ezer gutxi, baina horrelakoak gara Eusko Alkartasunekoak:

Porque si otro mundo es posible, ¿por qué no lo va a ser Bilbao? Os animo a trabajar por ello.

Categorías: Politika Orokorra-Politica General |

2 comentarios

  1. Tuki

    Gure alternatiba EA, besterik ez!

  2. Juan Karlos Pérez

    Beste Getxo bat posiblea da (ta egingo dugu)

Deje un comentario