Konstituzio eguna lan eguna

Diciembre 6th, 2006

Ze egun da gaur ba? abenduak 6, batzuentzat zubi luze baten lehenengo eguna… Espainiako konstituzioaren eguna da bai, aldaezina den Espainiako konstituzioa ospatzeko eguna.

Constitución Española

Badirudi ordea azken hilabetetan konstituzio horren zati bat edo aldatzeko prest daudela, baina ez pentsa guri edo estatuko beste nazio batzuei eskubide gehiago aintzantezteko, baizik eta koroaren ondorengotza bermatzeko. Kasu horretan bakarrik planteatu dute aldaketa posiblea. Baina ze nolako estatupean bizi gara?

Europari begirada txiki bat ematen baldinbadiogu, zail topatuko dugu 30 urtetan aldaketarik izan ez duen konstituzioa bat.

Aquí tenéis un pequeño listado de algunas modificaciones constitucionales:

  • Holanda: 1956-1972-1983;
  • Alemania: 1949-1972-1979-1983-1990-1992-1994-1997-1998-2000-2002,…
  • Francia: 1992-1995-1998-1999-2000-2003…
  • Portugal: 2001

Todas las constituciones de la UE aquí.

Estatu batzuk oso zentralistak izan dira baina gizartea aurrera doan einean, geure buruari ematen dizkiogun legeak ere nolabait berriztu behar dira, eta horrela ulertu dute leku askotan. Espainian izan ezik.

Hori bai, arazoa erregetzan badago, Nazioaren biziraupenean, azkar azkar egiten dira kontsultak beharrezko adituei. Eta aldatu behar bada aldatuko dela adierazi ere. Zoritxarrez (eta niri bost) Leticiaren umea alaba izango da eta beraz JL. Rodriguezek “momentuz ez dago presarik” esan du.

Egia da. Euskaldunok ez dugu presarik, ez dugu gure naziotasuna bermatuta ikusi nahi ez dugu estatutua berriztuta ikusi nahi, oso pozik gaude armadaren botereaz eta erregearen demokratizazioaz (ahaztu egin zait, nork aukeratu du erregea?)

Halere pertsonei festa egun bat kenduko dugula esaten badugu, gutxik bozkatuko dute alde, horregatik proposamena desberdina izan beharko litzateke, enpresa batzutan egiten duten bezala, egun hau lanean baina beste bat festa, edo hobeto zergatik ez bi? Ziur horrela jendea animatuko litzatekela.

Ez naiz orain Europako Konstituzioaz arituko (ezetza atera zen Europan eta ez da mundua desagertu hemen batzuek esaten zuten bezala) baina gizarteak behar berriak baditu, legeak ere berriztu behar.

Categorías: Sailkatugabe-Sin clasificar |

7 comentarios

  1. BILBOTAR BAT

    Espainiako konstituzioa deritzona alderdi abertzaleen aldetik, gure konstituzioa ere da, zeren eta nahiz eta ez baieztatu, ez genion ere geure ezetza emon. Gainera Konstituzio horretatik jaio zen gure Gernikako estatutua, euskal biztanleriaren %90raren oneritzia lortu zuena. Eta Konstituzio horri esker eta Estatutu horri esker zuk esan dezakezu nahi duzuna inolako arazorik gabe, adibidez espainiarra izan nahi ez izatea, ez al da egia? inoiz egon zara kartzela batean hori esateagatik? ez dut uste. Adibidez bai hemen, Euskadin, bai Galizian eta baita Kataluniako gobernuan ere badaude konstituzio horri uko egiten diotenak baina, era berean, Konstituzio horri esker daude dauden lekuetan.
    Gazteleraz esaten denez “de bien nacidos es ser agradecidos” eta nahiz eta egoera aldatu nahi edota independentzia lortu nahi (idei guztiz zilegizjoak), ezin da errealitatea aldatu eta itsu ibili “gure errealitea” sortu nahian.

  2. onfazita

    “Ez genion ere geure ezetza emon” diozu zuk. Nik, eta ni bezala 1960. urtea baino geroago jaiotako guztiek, ez dugu aukerarik izan bai, ez edo delakoa esateko. Hau da, 37 urtetik beherako herritarroi ez zaigu honi buruz galdetu.

    Gainera, Jon Aritzek Europako beste herrien funtzionamiendua aipatu besterik ez du egiten, baieztatuz bestelako estatuetan arazo handirik gabe euren esparru konstituzionala aldatu egin dutela, eta ez behin soilik.

    Ia espainiarrek ere ikasten duten eboluzioa eta demokrazia zer diren.

  3. Elisa Sainz de Murieta » Blog Archive » Abenduak 6

    [...] Honi buruzko idatzia pentsatzen ari nintzela, Jon Aritzek idatzitakoa ikusi dut eta oso egokia iruditu zait. Eztabaida ere sortzen hasia da! [...]

  4. Juan Karlos Pérez

    Bada posible zure konstituzioa izatea, bilbotar min hori, baina ez nirea, ezta nire laguneena ere. Beitu, ikusi portzentaiak. Zenbat eukaldun hiritar joan ziren duela 28 urte baietza ematera? Ba ehuneko 33, besterik ez. Zembat joango lirateke gaur? Ba inkesta batean (ez nago ziur eustat ala lehendakaritza egin zuen) galdera hori beeregin zioten euskadiko jendeari. Eta esan zuen baietz ehuneko 35a. Gehiago dira, baina es asko, eta datu horiek pasa den urtekoan dira. Orduan euskadin es dauka espainiako konstituzioa itxura oso ona.

    Beste aldetik bada egia konstituzio barruan dago gure estatutua. Bai, noski. Baina beste gauza batzuk daude. Erderaz esaten da (zuk ulertzeko): “Bloque de la Constitucionalidad”. Eta barruan, Konstitucio gainean dado europar legeak eta trataduak. Gero nazio arteko trataduak eta gero konstituzioa, estatutuak ere. Nazio arteko tratadu bat 1966 ONUren trataduak. Badago Zibil eta politiko ezkubidearen tratadua. Eta Ekonomiko eta kultur ezkubideko tratadua. Tratadu bi horiek daukate lehengo artikuluan testu ber bera: Autodeterminazio eskubidea. Tratadu horiek barneratuak daude 1977tatik. Urte horretan agertu ziren Boe-n eta “Derecho normativo” estatuan dira. Ulertzen? Eta gauza hau botoi bat bakarrik da.

    Apunte bat bakarrik eta amaitzen: Espainiako konstituzioa aldatu zen 1993an europako biztanleei hautagaia gai izateko herriko hauteskundeetan. Horregaitik hurrengo hauteskundeetan espainian britaniar edo suediar bat alkate izango litzateke.

    Beno. Ikus dezagun gauza asko dauka. Baina besteok esango dute. Ondo pasa festa hau, festa laiko, errepublikano eta burujabetasun bat.

  5. Trifonov

    Begira
    Si alo tengo claro es que la Constitución Española supuso un avance muy importante en su momento, pero del mismo modo, también tengo claro que es fruto de una situación política muy complicada que se salvó como pudo.
    Esa situación ha cambiado, y el ejemplo lo tenemos en el mismo PP que antes detestaba la constitución y el estatuto y ahora no hay quien les mueva de ahí.
    Las leyes están para adaptarse a la sociedad y no al revés.
    Al margen de que a mi la consti española ni fu ni fa. Que gracias a la consti puedo decir lo que quiera, creo que la Declaración Universal de DDHH es la que lo permite (aunque luego la Consti lo asuma).
    De todas maneras, según quién interprete ese texto no te dejan decir lo que quieras,y lo que para mí es más importante, no te dejan ser lo que quieras.

  6. unai

    franco ganó la guerra y nunca fue derrotado. La transición y la constitución no fue tanto una victoria republicana o abertzale o demócrata, sino una concesión medida y calculada de quienes ostentaban los resortes de poder. Y por mucho que a la gente de 50-80 años les guste recordar su lucha en la transición, yo insisto, Franco ganó la guerra y nunca fue derrotado.

  7. aEIOu

    gora EH!!

Deje un comentario