Ereduak

Enero 17th, 2009

Orain dela 15 egun eskas amaitu den urtea ez da arlo batzuetan oso positiboa izan. Bertan euskal kulturaren zenbait eragile hil da, inoiz errekuperatuko ez ditugun pertsonak. Haien ordezkariak agertu eta prestatu behar dira, zein da haiek utzitako ondarea? maitasuna, gogoa, jakinduria, … bizitza.

Mikel Laboa eta Errazkin, Gotzon Garate, Henrike Knorr, Karmelo Etxenagusia eta Xabier Iratxeder. Nork hartuko du zuon lekua? Nork testigantza, amodioa eta indarra?

YouTube Preview Image

Baina hitz hauek ere, beste pertsona batentzat ere dira. Aste honetan gorputza utzi eta joan den beste pertsona batentzat.

Egun batean horrelakoa esan zenuen: “mientras pueda, iré a todo a lo que Eusko Alkartasuna me llame”. Eta horrela izan da. Azken momenturarte egon eta etorri zara. Inork ez zuen sinistu nahi, neu barne, noizbait zure irribarrea desagertuko zela.

Bastoia eskuan eta ibiltze geldoarekin etortzen zinen. Pozik, mina barnetik izan arren. Bai Maria Jesus, abuztuan bisitan egon ginenean agurtzeko esan zenigun eta guk ezetz, ospitaletik atera eta prest egongo zinela berriro ere guztiokin lan egiteko herri honentzat beti direlako une latzak eta guztion kemena behar genuelako.

Baina ez zintugun ia azkeneraino berriro ikusi. Azkenean gaixotasunak irabazi eta eraman zaitu. Oraindik dut gogoan nola Bilboko azken aurreko batzarrera zure semearen eskutik agurtzera etorri zinen:

“Bueno, quiero saludaros y daros un beso a todos porque ya no os voy a volver a más”.

Nola zenekien ordua bertan zegoela? Urrats bat? Begibistan?

Indar handiko emakumea, abertzale bizia, lagunen lagun eta guztion eredu; gero arte eta eskerrik asko.

Categorías: Sailkatugabe-Sin clasificar |

2 comentarios

  1. Esti

    Urte oso gogorra izan da 2008a, bai. Nire familiako hiru kide ere eroan dauz eta ninguna esperada.
    Ójala hubiese tenido la oportunidad de despedirme…

  2. Jon Aritz

    Bai, espero ez duzuenean,…
    beraz bizian bizi!!

Deje un comentario