Etb berriro
Noviembre 29th, 2007
Jakin nuenean ezin nuen sinetsi. Ezin nuen sinetsi gainera guztiontzat izendapena hain normala izatea.
Y es que parece ser que a nadie le extraña que la persona que dirige un medio de comunicación público vaya a ser un importante cargo dentro de un partido político. A veces pienso que nuestro país sí que parece una república extraña de esas.
Eta dirudienez horrela gertatuko da. Andoni Ortuzarrek kargu garrantzitsu bat izango du EAJn eta jendeari bost, betiko gauza izango balitz bezala.
Bere momentuan Teleberriko portada berria izan zen, harro egoteko gauza balitz bezala eta bi egun itxaron behar izan ditugu lehenengo kritika politikoak entzuteko. Telebista publikoaren zuzendaria Legebiltzarrak adosten du eta gehiengo handia behar du bertan. Horregatik beti arazoak daude izendatzeko, egun komunikabideek duten garrantzia ikusita, telebista publiko bat “kontrolatzea” beti funtsezkoa delako.
Eta Ortuzar jauna (eta ez dut ezer bere kontra) aukeratua izan zen. Ziuraski nahiz eta bere militantzia politikoa ezaguna izan jende arruntak ez zekien alderdian hain sartuta zegoenik berak duen kargu publikoa ikusita. Baina badago bai, eta ondo sartuta gainera. Orain ulertzen dut Ibarretxeren ez aldeko kanpaina sakona.
Ia zer gertatzen den.
Categorías: Politika Orokorra-Politica General |



Ortuzar jaunaren legealdia EITB-n aspaldi agortuta egon behar zen. Hauxe burura ekartzen dit nola Getxon orain zinegotzia den kazetarik batek, azkenengo eguna izan arte teleberrian ikusi genezakeen.