Euskal Kultura berpiztuta
Lankide, horrelako izena har badezake, batekin euskal kulturari buruz hitzegiten egon gara. Azken finean hizkuntz bat ezagutzeko modurik aproposena bertan eratzen den kultura bizitzea da, eta ez soilik leku horretan bizitzea. Horregatik askotan, bertako hizkuntzaren liburuak irakurtzeko, musika entzuteko edo telebista edo zinema ikusteko esaten digute.
Euskarakin gauza bera gertatzen da. Datuak hor daude D ereduak gora egin du eta beraz euskal kulturaren “kontsumoan” ere hori isladatu beharko litzateke. Baina islada hori ez da gehiegi nabaritu, halere Durangoko azokan umeentzako euskal liburu eta jostailuak anitz zeuden, baina 20 urteko edo beherako belaunaldian ez dugu (musika talde batzuetaz aparte) lan gehiegi burutu.
Dirudienez eskola askotan liburu berak irakurtzen dituzte behin eta berriz, autore berriak badaudela kontuan hartu gabe. Gure biztanleriaren euskal musikaren ezaguera ez da handia. Galdetu hortik bost euskal talde ezberdin izendatzeko, batzuek arazoak dituzte. Idazleetaz ari bagara are gehiago.
Kultura herri baten ispilua denez guztion bultzada ere behar da. Irakasleak zerrendak berritu, gobernuak DVDaren aukerak aprobetxatuz pelikulak euskeratzera behartu (behintzat euskaldunok aukera izatearren) eta zergatik ez geure seme-alaben ume giroa gehiago euskaldundu? Jostailuak badaude, baina kanpotik etortzen direnak? ez ote diote barbie hizlariari gaztelera irakasten? zergatik ez euskara? Playstationaren jokoak? mahai joko internatzionalak?
Euskaraz bizitzeko aukera ere izan behar dugu, bakoitzaren buruan ere erantzukizun handia egona arren.
