Euskalduna Jauregian
Atzo bi ekitaldi ezberdinetan egon nintzen Euskalduna Jauregian. Bata jende gaztearekin, bestea enpresariekin. Baina gauza amankomun bat ere bazuten, nire ustetan ilusioa.
Artxandako Hosteleritza Eskolak 15 urte bete ditu, eta beraz proiektu sendoa dela argi dago. Urteurren hori ikasketak amaitu dituztenei diplomak emateko aprobetxatu zen eta etorkizunari begira zeintzuk diren helburuak azaltzeko. Eskola beraren helburuaz gain, bestelako sentimendu ere nabarmena zen.
Diploma hartu eta ikasketak amaitu dituzten lagunentzat, kalera ateratzea ez da erreza izango. Mundu gogorra bada hostalaritzarena, eta ziur batzuek euren negozio propioa ipintzeko nahia izango dutela. Zorte ona opa diet, etapa berri bati hasiera ematen diotelako.
Hurrengo orduan, Euskalduna Jauregiko beste gela batera joan nintzen. Hortan Euskal Enpresa Sariak banatzen ziren, orain dela hilabete bat bertan hartutako momentua erabat aldatuz gainera.
Momentu bi gorde ditut neuretzat: lehena, ekitaldiaren anfitrioia zenaren agurra, Lankide Aurrezkiaren Presidentea. Diskurtso egokia egin zuen, geure herriak bizi duen egoera itxaronpentsua nabarmenduz, baina enpresa munduan gizakia ardats ipinita.
Bestalde, enpresa munduan karrera itzela izan duen pertsonaren hitzak (Higinio Arteta) saria hartzerakoan. Bere mezua, gazteei zuzenduta izan zen: “ilusioa behar da beste gauza guztien gainetik.” Mezu interesagarria benetan.