Euskararen Nazioarteko Eguna
Abenduak 3 eta ikastolan festa eta jolasak. Orain dela zenbait urte Eusko Ikaskuntzak festa hau ezarri zuen Euskarari bere garrantzia emateko. Gaur egun berezia da ere Wall Street Jounalek euskarari buruzko zenbait oker edo gezur argitaratu zituelako (hemen artikulua).
Euskaraz bizi, euskaraz izan, euskaraz hezi eta hazi. Beraz Euskaraz hasi.
“Utilizo el euskara para reír, enfadarme, reconciliarme y llegar a acuerdos en el trabajo. Para comunicarme con los amigos y la familia. Para investigar y aprender. Para soñar, dormido y despierto. Para jugar, alegrarme, amar, castigar y discutir con mis hijos. Para ligar, hacer el amor, pasarlo bien… Y para todo lo que se pueda hacer en cualquier otro idioma.”
Lotura honetan (www.euskosare.org/ene/2007/wsj/guestbook_add_entry_form)
Diciembre 4th, 2007 at 10:52 am
Atzo sinatu nuen
Diciembre 4th, 2007 at 1:57 pm
Aupa Bengoetxea, hemen doa nire iruzkina. Ez dakit garratzegia ote den…
Aspaldian ez dudala horrenbeste kontradikzio dituen artikulurik irakurri. Wall Street Journaleko artikulua kaskarra eta partziala da! Horrek harritu nau. Bestetik, bitxia baino bitxiagoa: Eusko Ikaskuntzak firma bilketa bat eta erantzun bat bidali omen zuen (oker ez banaiz) Wall Street Journal egunkarira… baina, inoiz ezer egin al du Nafarroako Foru Gobernuaren aurrean? Arabar Foru Gobernuaren aurrean? Funtzionario antieuskaltzaleek maiz egin izan dituzten greben aurrean?
Diciembre 10th, 2007 at 7:27 pm
Egia da Zazpi, ziur aski hemen bertan gehiago egin dezakegu askotan, horretarako ere Hizkuntza Behatokia dugu.