Kutxa berria edo kutxa zaharra

Diciembre 1st, 2008

Ziur aski gauza anitz entzun ditugu asteburu labur honetan kutxen elkarketari buruz. Izan ere Euskal Herriko komunibide guztiek asko edo gutxi honen informazioa bildu dute eta euren iritziak plazaratu.

logo nueva kutxa

Jakina denez hemengo komunikabide guztiek ildo politiko konkretu batzuen menpe daude eta horrela aztertu dituzte gertatutako guztiak. Era berean neuk, irratiko iritzikin eta telebistako aurkezle guztiak bezala, burura datorkina esan eta barrenak ustuko ditut.

Lehenengo eta behin. Euskal Herriko Kutxa guztien batuketa beharrezkoa deritzot. Baina ez soilik BBK eta Kutxa, edota Vital. Euskal Herriko (ez Euskadiko) ikuspuntu batetik Nafarroako CAN-a ere bertan kokatu beharko genuke, eta iparraldekoa ere.

Bigarren. Pasa den eguneko bozketa bizi dugun politikoen mailaren islada ederra da. Herri osoaren onura bilatu beharrean etekin politiko batzuen bila ezetza eman dute.

Hirugarrena. Prozesua oso txarto eraman dute aurrera. Bizkaiko PNVren antz handia hartu du prozesu osoak. Gazteleraz esaten den bezala, “ellos se lo guisan, ellos se comen”. Argibide gutxi, akordio gutxi, inposaketa arraroak,… EAk berriro ere herria interesen aurretik ipini du.

Laugarrena eta azkena. Noren errua den? Argi dago ezetz bozkatu dutenen eskuetan erantzukizun handia dagoela (esaten dutenez IUko batzuk ere) baina elkarketaren gidariek ere berea jaso behar dute: Formak, ereduak, mezuak, gizarte plana, … okerrak izan dira eta zeozer ikasi dutela espero dut.

Laburbilduz, Euskal Herriko garrantzitsua zen zeozer politikariok zapuztu dugu elektoralismo hutsa dela eta. Negoziaketa berria hasi beharko dute (ia PNV ados jartzen den) eta laster ikusiko dugu nola doan.

Categorías: Sailkatugabe-Sin clasificar |

Deje un comentario