Bilbo Futbol Sala

Noviembre 26th, 2006

Bigarren mailan egotea, zilarrezko mailan egotea ez zaio gure areto futbol taldeari publiko gehiegi kendu; GSI Inmogroup Futbol sala. Hasieran hori pentsatzen zen, baina badirudi La Casillan kirol hau ikusteko nahia piztu dela. Egia da pertsona kopurua jeitsi dela, baina ez espero zen bezala.

GSI FutbolSala

Atzo partido polit bat ikusteko aukera izan genuen Bodegas Arzuagaren aurka. Galtzen hastea ez da oso komenigarria baina taldeak aurre egin zion eta azkenean 4-3 irabazi zuen. Halere azken minuturarte egon ginen urduri, kanpoko taldearen atezain-jokalari taktika berdinketa lortzeko gai izan zelako ia amaitzear zegoenean. (más…)

Categorías: Kirolak-Deportes, Ocio-Aisia | 1 comentario

Athletic versus Erreala

Noviembre 10th, 2006

Atzo deklarazio batzuk egin nituen, hemen dituzue, beti ere ikuspuntu desberdin bat emateko asmoarekin. Futbolzalea izanda Athleticeko zale amorratua izanda, azken urtean gertatutako gauza batzuk ez ditut ulertu, ziur bazkide askok bezala.

Baina Zubiaurreren kasua zorabiatzekoa izan da. Argi dago, gure taldeko presidenteak egindakoa oso txarto eginda dagoela; baina nik uste inork ez zituen ondorioak pentsatu. Erresponsabilitatea duzunean aukera gehienak planteatu behar dituzu zure buruan, sortzen diren arazoak nolabait aurreratzeko eta nire ustetan ez dira pentsatu.

Eta erlazioen apurketa? Pentsatu ote dugu ze nolako ondorioak dituen? ez erakunde mailan, badakigulako horrelako gauzak nolakoak diren eta askotan ezer esan gabe apurketa hori defacto egin daiteke. Baina hau plazaratzea…

Afizioen arteko liskarrak bultzatzea ez da oso zuzena. Neuk nere iritzi dut Errealak ere egin duena ikusita, baina ezin dugu hori zaleei jario. Politikan askotan egiten dugun okerra da, mesedez utzi dezagun hau ere kirolatik kanpo.

Categorías: Kirolak-Deportes | 19 comentarios