Galder.net

Galderrek nire Blogari buruz hitzegin du bere Bloggean. Del Moralek esandakoak ere indarra izan du nire internetzarean eta beraz euren iritsia hartuta zeozer egiten saiatu naiz. Oraindik lana dut ordea, CSS-a editatu edo itxura apurbat gehiago aldaratzea adibidez. Panela ere erabiltzen ikasi behar dut, etb…

Blogak pentsaera ezberdinak botatzeko eginda daudela dirudite, nik oraindik ez dut polemikarik sortu, baina udaletxean gertatzen denari buruz serio-serio ipintzerakoan, ikusiko duzue zenolako jaia. Momentuz bakarrik prentsa irakurri edo entzun.

Baina barruko negoziazioak? eta lehentasunen ezberdinen akordioak? Bestelako mundua da hau eta komunikabideetan agertzen dena itxura bakarrik da. Hau edo bestea benetan jatorra izango al da? zenolako pentsaera du benetan? Hurrengotan ikusiko dugulakoa dut.
Galderren blogga software libreari buruz da gehiena, eta ziur naiz noizpait berak argitaratutako berriren bat komentatuko dudala gai hori neri ere interesatzen baitzait. Beraz eskerrik asko Galder, Iñaki eta besteak, badakizue non nagoen. zuretzat Galder linka, eta guztiontzat Udaletxekoa; guztiak hain gorri eta ordenatuak izango omen dira?

One Response to “Galder.net”

  1. Galder Says:

    Pozten naiz hartu duzun konpromisoagaitik, izan ere politikariek, eta berauek herritarrak bezala beren iritziak, ere bide honen bitartez bota behar dituzte.

Leave a Reply