Gazte Abertzaleaken IX. Nazio Biltzarra

Debako Lastur auzoan burutu dugu asteburu honetan Gazte Abertzaleaken IX. Nazio Biltzarra. Ez du Bilboko politikaren gehiegi harremanetan baina bai gaur eguneroko lanean.

lastur Bi urte baino apur bat gehiago pasatu da Gasteizen Ibon Usandizaga Idazkari Nagusi aukeratu genuenetik eta tarte honetan gauza asko gertatu dira Euskal Herrian, horietatik bi ETAren su etena eta Eusko Alkartasunaren bakarka aurkezteko erabakia.Biltzarra larunbat goizean hasten zen, baina taldetxo bat ostiralean bertan hurbildu ginen Lasturrera guztia prestatzeko intentzioarekin. Deban Eusko Alkartasunak du alkatetza, Jesus Mari Agirrezabala da alkatea eta bere laguntzari esker lortu genuen guztia lotzea. Horrela Lasturreko aterpe berria erabili genuen eta auzo horretako frontoi txikia erabiltzeko baimena eman zigun.

Lastur Debatik hamar bat kilometrotara dagoen auzo txiki bat da, Itziar pasata mendian barrena dagoen auzoa. Errepide estu baino eder batetik joanda aintzineko errotak dituen haran txiki batetan dago kokatuta. Leku ederra benetan.

Ostiralean aterpea prestatu eta heltzeko kartelak ipini genituen eta afaldu ondoren zeozer hartu eta ohera. Hurrengo goizean laister esnatu eta akreditatu ginen jendea heltzen zen bitartean. Horrela goizeko 9.30 tan inguru ponentziak eztabaidatzeari ekin genion.

Eztabaida interesgarri izan zen, gure erakundearen zenbait funtsezko elementu aldatuz. Hala nola, jarraitzailearen irudia sortu genuen, horrek suposatzen duen egiturarekin eta probintzien mugak apurtu genituen, LTH famatua gainditzeko asmoz. Ez da hemendik aurrera beraz, Bizkaiko edo Nafarroako ordezkaririk izango, geure egitura logikoagoa izango da gure lurralde egiturari benetako erantzuna emateko asmoz.

16.00 edo hasi ginen bazkaltzen, eta gero bukatu eta deskantsatu genuen. Arratsaldean Jerc-eko lagun batzuk iritsi ziren Gironatik eta haiekin batera Debara jaitsi, hango Sozietate baten (ozio bide famatuan) EA kideek prestatutako afaria disfrutatzeko asmoarekin. Eta bai disfrutatu! Giro ezin hobean eta jende jatorrarekin.

Zeozer hartu eta batzuk Lasturreako bidea hartu genuen, beste batzuk jaia jarraitzeko asmoarekin geratzen ziren bitartean (katalanak barne). Nola ez zaie ba kostako igandean altzatzea! Halere gehienok esnatu, gosaldu eta Batzorde berria aukeratu genuen.

GA Logo

Harkaitz Millan izan zen Idazkari Nagusi berri aukeratua. Nire Donostiako lagun honi zoriondu nahi nuke eta badakidala non nagoen esan ere - edozertarako badakizu non Harka- . Horren ondoren frontoia prestatu mitin txikia emateko eta Harkaitzen lehenengo hitzak entzuteko. Berarekin batera Unai Ziarreta, Carlos Garaikotxea eta Jesus Mari Agirrezala mintzatu ziren, gure proiektuaren sustraiak eta etorkizuna azalduz.

Mezua entzun ondoren, berriro jatera! Kasu honetan lunch moduko bat zutunik, etorritako jendearekin hitzegiteko aukera ederra. Amaitu eta arineketan partidura, nire futbol taldea itxaroten zegoen eta.

2 Responses to “Gazte Abertzaleaken IX. Nazio Biltzarra”

  1. Amaiur Says:

    galdera xume bat daukat, artikulutxoa hau irakurrita, esaten da Nafarroak eta Bizkaia ez dutela ordezkaririk eukiko; orduan galdera: Gipuzkoa, Araba, Lapurdi, Zuberoa ez baitira zuen erakundean ezistitzen? ala LHL (LTH euskaraz…) bakarrik Bizkaian eta Nafarroan eragiten al du?

  2. Trifonov Says:

    Ez, gaizki ulertze bat da. Nafarroa eta Bizkaia adibideak dira soilik. Esan nahi nuena, Nazio mailan koordinazioa eramango dela eta lurraldeak bailaraka antolatuko direla. Lurraldeen arteko elkarlana bultzatzeko nahiarekin. Azken finean eibar eta ermua lurraldeka banatzea du zentzurik? irun eta hendaia? edota laudio eta  orozko? eta orduña?.

    Apustu bat da, nola irtetzen den ikusi behar.

Leave a Reply