Greba Orokorra

Febrero 14th, 2008

La palabra greba en euskera proviene del francés greve, que era la zona a la que salían los obreros cuando se negaban a trabajar debido a sus condiciones laborales.

Eta benetan uste dut hitz horren oinarrizko esanahia ahaztu dugula. Greba batek jendea bildu behar du, komunikatu, babestu, eta are gehiago greba orokor batek. Hiritarron ordezkariak politikariak direla suposatzen baldin bada, nire ustetan langileriaren ordekariak sindikatuak izan behar litzateke, eta bi gauzak nahasterakoan deialdiak kale egingo du.

Historiari begira bai alderdi socialistak bai alderdi popularrak jaso dute greba orokor baten ondorio larria. Kudeaketa eta euren proiektu ekonomiko eta politikoak jasotako kolpea gogorra izan zen. Frantzian ere grebarako deialdia egin zuen zenbait sindikatuk baina funtzionariei oso lotuta egonda eta beste hiritarrek kopetaraino zeudela agertu zen.

Eta zer esan Euskal Herriko egoerari buruz? Iaz bertan martxoan greba orokor baterako deialdia egin zen, orain dela hiru urte beste bat, eta atzera jarraitzen badugu ziur gehiago egongo direla. Baina, zer nolako erantzuna eta babesa jaso zuten gizartetik? Benetan uste dugu jendea bildu eta konbentzitu zela?

Horrelako deialdi bat egiteko urrats argi batzuk daude ilegalizazioen kontra gaudenok biltzeko eta elkarrekin lan egiteko. Bidea ez da (iaz bezala) manifestazio baten ondoren egindako prentsaurreko batetan greba orokor unilateralara deitzea.

Agian grebarena planteatzekoa da, baina jendea konbentzituz eta ez betiko jokoan erorita. Eusko Alkartasunak larunbat honetan egingo du ekitaldi bat egoera salatzeko eta ziur nago beste alderdi batzuen edota sindikatuko buruak prest egongo liratekela guztion artean zeozer egiteko beste batzutan egin den bezala.

Baina hiru pertsona prentsaurreko batetan, buru politiko bezala, greba orokorrara deitu eta langileria behartu? Horrela ez mutiko, behintzat nire ustetan. Non dago langileria?

Argi dago egoera ez dela aldatu, eta nik jada ez daukat oso argi zertarako batzuek euren gidoia errepikatzen duten behin eta berriro, koma bat ere ez aldatu gabe. Noren onurarako da? Euskal Herria libreago bat eraikiko dugu horrela?

Categorías: Sailkatugabe-Sin clasificar |

4 comentarios

  1. jauragibetia

    Pero era Greba orokorra?
    yo pensaba que era sólo greba borrokorra

  2. Txema

    Nik hausnarketa interesgarria deritzot, argi dago horrelako ekimank gehiengoak babestu behar dutela.

  3. Jose

    Pero de qué coño hablas? espero que los que no dejaron ir a currar ayer por que se les ocurrió tirar neumáticos ardiendo al metro acaben en el truyo. Si quieren que respeten su derecho a a la huelagy a presentarse, que respeten el mío a ir atrabajr, que ellosno me van a llevar las alubias a casa!

  4. Esti

    Ya te digo que fue greba borrokorra, behintzat Durangalde honetan. Hemen, zarratu ebien gehienak, beldurragatik izan zan. Si decides abrir el negocio, no solo te recuerdan que es dia de huelga sino que tambien te atengas a las consecuencias si permaneces abierto.
    Hacen greba por el tema que la hacen y se atreven a actuar asi? A Dios rogando y con el mazo dando? Horrela ez… Yo he preferido atenerme a las consecuencias.
    Ayer nos exigian que no trabajaramos, mañana que sera?

    Que cada uno que tenga sus ideas pero sin obligar ni amenazar a nadie.

Deje un comentario