Hamabost egun bakerik gabe
Enero 14th, 2007
Aste arraroa izan da gaur amaitzen dena, dirudienez batzuek urteko lehen astea ez dute lasaitzeko erabili eta horrek honetan izan ditu ondorioak.
Diskurtso politiko ezberdinak entzun ditugu. Batetik Alderdi Sozialista ez da ados ipintzen eta Rodriguezek gauza bat esaten du baina Lopezek beste bat, eta gauza bera gertatu da jeltzaleen artean: bestelako aazaldu nahi arren Imazen hitz gogorrak ez dituzte bere alderdian dauden askok konpartitzen.
Gero Eusko Alkartasunak bultzatuta Ibarretxek manifestazio deialdia egin zuen lema konkretu batekin. Batasunak bere historian aldaketa handia sartuz etorriko zela esan zuen horregatik leloa aldatu zuen EAJ-k, eta gero gerokoak.
Gainera alderdi popularra ez da manifestazioetan agertu, horrela esan dezakegun bakarra koherentea dela da nahiz eta nik bere jarreraren aurka agertu. Argi dago Madriletik bultzatutako estrategia jarraitzeko agindu gogorra dutela eta bere publiko objetiboaren menpe dagoela.
Horregatik zen atzoko manifestazioa garrantzitsua. ETAk armak utzi behar ditu betiko, guk politikariok hori lortzeko tresnak ipini eta gizarteari eraikuntza nazionalaren prozesuan benetan inplikatu. Zirudienez, eta hau atentatua burutu zenetik pentsatu nuen, abertzaletasunaren argudioak kolokan egon dira, baina ziur nago gure gizarteari hobeto bizitzeko eredua eskaini eta elementuak mahai gainean ipintzen baditugu urratsak emango ditugu.
Categorías: Politika Orokorra-Politica General |



Hola, te escribo aquí en plena campaña electoral del concurso de blogs de 20 minutos. Mi blog, III República (http://3-republica.blogspot.com ), se presenta y estaría encantado de que lo visitaras y, si te gusta, lo votaras. Y si en vez de votarlo, lo que te apetece es leerlo de vez en cuando, estaré igualmente encantado.
Perdona las molestias, pero las elecciones son así…
Un saludo,
hugo
PD Si decides votarme, puedes hacerlo en http://www.20minutos.es/premios_20_blogs/busqueda/III+republica/
“Horregatik zen atzoko manifestazioa garrantzitsua. ETAk armak utzi behar ditu betiko, guk politikariok hori lortzeko tresnak ipini eta gizarteari eraikuntza nazionalaren prozesuan benetan inplikatu”
Bai jauna,hemen ez dakit EAn oso ohi duzuen abiadura eta panzeta nahasteko horri eusten ari zaren zu zeu hori. Politiakriok behar beste egin beharko zenukeetela pustseme hauek azkenak eman dezate? Noski baietz!!! Baina tresnak jartzearen memelokeriekin etortzen jarraitzea ere. Earen kasuan, asko horren epelak ez balira!!! ETAk, hemen, direnak eta ez direnak egiten (sutsu, saiatu eta buru argi) euskal herritarrek hautatutako tresna guziak sutsitzearren, esukal herritaren borondateaz trufa egitearren, DAUDEN TRESNA DEMOKRATIKOAK PIKUTARA BIDATZEN AHALEGINTZEARREN, eta zuek, EAko epele profprofesional hauek, tresnak nazio-eraikuntzarako tresnak eskatzen. Zertako? ETAri zuen ametsetako nazio-ezin politagoak sakil-burutik pasako baititu beti??? Zuen instuzio-konponbide polit horiek naska ematen dizkio ETAri. ETAk lehengo eta behin, zuen garito burjes hau lehertaraztea du xede. EAk noiz enterauko??? Fijo, inoiz ez, Holan doakio, ba.
Tresnak ipintzea ez da politikarion betebeharra bakarrik guztiona da,
eta gainera hori nahi du ETAk, guk guztia pikutara botatzea haiek biktima bihurtzearren. Ez dute ez
lortuko gure nahiak gelditzen.