Hattrick Euskaraz!!!!
Ya es una realidad! Tras meses de trabajo se ha conseguido traducir Hattrick al Euskara!!! Azkenean lortu dugu! Hattrick euskeratu dugu! Hilabeteak pasa dira proiektua hasi zenetik eta gaur egun zoriontsua da. Urrian adierazi genuen lanean ari ginela eta 6 hilabete pasata errealitate bat da.

Honekin batera gaur Korrikaren aurkezpen ofiziala izan da Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Karrantzan hasiko da eta Iruñean bukatu. Badakizue zuen herritatik noiz pasatuko den? Es la Korrika algo más que un acto reivindicativo a favor de nuestra lengua, es una fiesta en la que se implican miles de personas.
Hattrick euskeratzeko proiektua ni nagoenetik behintzat birritan agertu da. Argi dago norbaitek edo norbaitzuk hartu behar zutela guztia koordinatzeko lana, eta azken honetan bizpahiru buru agertu dira.
Nik hiru arlo desberdinetan parte hartu dut, lehena jokuaren arauen kapitulu bi itzuliz, gero orokorki beste batzuekin batera guztia estilo berean ipiniz eta azkenik, termino konkretuei buruzko nire iritzia emanda.

Halere, arduradunek egin duten lana askoz handiagoa izan da. Dirudienez azaldu duten bezala, “atzeko” partean, jokoaren motorran lan asko zegoen, gutxi batzuek egin dezaketen lana gainera bestela betako zenbait “sekretu” ageriko baitziren.
Halere argi dago lana ez dela bukatu. Egun guztietan zeozer egongo da itzultzeko baita zenbait elementu zuzendu beharra, martxan ipintzerako sortuko direnak. Gainera, jubenilen metodo berria erabilita euskal liga sortuko dugu.
Baina izugarrizko berria da. Eskerrik beroenak aerguin, baltuna, simontxo eta abarrei.
Bestalde hasieran esan dudan legez, Korrika hasi berri da. Gaur azken aurkezpena egin da Euskaltzaindian Bilboko euskara munduko jendartean.
Aurtengo leloa Heldu, esanahi asko dituen hitza da, eta bideoa gainera, Unai Elorriagak egindako bideoa, oso ondo jaso du Euskararen esanahia zein den. Ni, Zu, Bera, Gu, Zuek eta Haiek izenordainak hartuta, metafora egi bihurtu dute.
Orain gogorrena gelditzen da, lekukoa gure herri eta hiritatik barrena mugitzea. Beti egon da jendea hau egiteko prest. Hemendik, blog xume hontatik, eskaera bat eta agurra egin nahi nuke.
1. Bilboko hiritargoari, astelehenean (27), kalera irtetzeko eskaera.
2. Agurra; herri batetik bestera lekukoa eramaten dutenei. Bide horietan ez daude alboak jende gainezka, ezta prentsa edo telebista, baina haien urratsik gabe lekukoa ez litzateke ailegatuko.

Septiembre 27th, 2007 at 9:36 pm
[…] batzuek gogoratuko duzue nola Hattrick euskeratu genuen, eta orain beste programa bat dago gure […]