Hauteskundeen ondoren, lana
Marzo 17th, 2008
Aunque al final Eusko Alkartasuna ha quedado como la cuarta fuerza de la CAPV quitando ese puesto que a IU parecía que aún y todo le reconfortaba, debido a los votos del extranjero y a un extraño suceso en Irun que nos quitó 100 votos (solucionado más tarde), los resultados no han sido ni mucho menos buenos.
Argi eta garbi geneukan hasiera baten itxuraldaketa bat egin behar genuela. Gure aukera ezker independentista izanik mezuan ere nabaritu egin behar zen eta ildo horretatik zuzendu genuen gure kanpaina. Zenbait eragilek ordea nabari ondorioztatu du 2008 hau.
PSOEk nabarmenki irabazi ditu hauteskundeak eta orain direla lau urte istripua zirudiena errealitatea bihurtu du Rodriguez Zapatero jaunak. PPk ere bai diputatu kopurua gehitu du nahiz eta alderdirik botatuena ez izan. Nondik atera dituzte beraz botoak?
Bi leku konkretutik. Lehenengoa Estatu mailan Izquierda Unidatik, eta bigarrena alderdi abertzaleengandik. Hauteskunde hauetan Rajoyren beldurrak ezkerreko boto emaileak mugiarazi eta PSOEk botoa lortu du. Arrazoi bera dagoela dirudi alderdi abertzaleon boto murrizketa atzetik. Euskal Herriko biztanleriak ez du garrantzizkoa ikusi abertzaleok Madrilen egotea, eta nahiago izan du Zapatero jaunaren garaipena bermatu PPren mehatzuaren aurrean.
Horrela gertatu da Euskal Herrian ere. ETAren atentatu eta hiketak ere garrantzia izan du, baina agian ez uste dugun hainbeste. Batasunak deituriko abstentzioa ere porrota izan da haientzat, baina guzti honen atzean jendearen nekea agertzen da.
Autokritika egin beharko dugu aldedi abertzaleok, galtzailea atera baikara hauteskuden hauetatik. Nola antola dezakegu Euskal Herri berria? Zelan konektatu behar dugu hainbat gazte eta jendearekin?
Bidea irekita dago.
Categorías: Politika Orokorra-Politica General |



Kaixo!
Nire ustez EAk hausnarketa oso sakona egin beherko luke azkeneko hauteskundeetako emaitzen inguruan… EA beheraka ari da hauteskundetik-hauteskundera joan den aspaldian… Pixkanaka normalean, baina maldan behera azken aldian…
Egoerari aurre egiteko, haunarketa sakona ta autokritika egin beharrean zaudetelakoan nago… Jendearen eguneroko gauzetara hurbildu beharko zenukete: etxebizitza, lana, elikagaien prezioak, haurtzaindegiak, Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden funtzionarioen lan baldintzak… (osakidetza, hezkuntza, justizia, gazteak, hirietako jendeak…
Ea hausnarketa prozesu honetatik indartuta ateratzen zareten ta hurrengo hauteskundeetan gorako bideari hasiera ematen diozuen, herritarrok alderdi abertzale aurrerakoi eta bakezale indartsu bat nahi dugu ta… ANIMO!!
Zurekin erabat ados nago. Hausnarketa ez da bakarrik gainera goi maila edo batzorde nazionalak egin behar, militante guztiok egin behar dugu.