Kanpaina hasi da

Ostegunean hasi zen bai eta lanaz gainezka nabil. Alde batetik beti pozteko den bisita izan genuen asteburuan. Marc eta bere ERCko lagunak Bilbora etorri ziren asteburua pasatzera.

Horrela, ostegun gaua, ostiral gaua eta larunbata Euskal Herria ezagutzen eman genuen (sagardotegia eta guzti) eta igandean Euskaldunako mitinaren ordu berean agurtu genituen. Ia gehiagotan animatzen diren.

Eta bestalde Ikastolan ebaluaketa egunak dira. Kanpainako urduritasunari eta lanari ikasleen urduritasuna gehitzen zaio, eta gero azterketak prestatu eta zuzentzearena. Baina bihar, artikulu luzeagoa egingo dudala esaten dizuet. Gabon.

One Response to “Kanpaina hasi da”

  1. begotxu Says:

    A ver si te vemos en Madrid

Leave a Reply