El Karmelo
Marzo 21st, 2007
Aste honetan familian gertatutakoak eztira oso positiboak izan, eta gaur egun luze eta tristea izan da. Halere, goizean, pasa den astetik ajendan nuen zeozer ikustera joan naiz. Bizkaiko Foru Aldundiak gonbidatuta, Karmeloko Eguneko Zentroa inauguratzen edo irekitzen zen eta nik nolabaiteko jakinmina banuen.

2004.enean El Karmeloko apaizek Udaletxeari eman zioten bere elizaren zati bat. Une horretan bi elkarte ezberdin zeuden bertan, bata, Bihotz Alai Dantza Taldea, bestea Sorgintxulo Gaztetxea.
Momentu horretan bertan Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon zenbait eguneko zentro irekitzeko proposamena helarazi zion Udalari, eta interesa agertu zuen Karmelo Plazan dagoen eraikin horretan. Beraz, zirudienez erabakia hartuta zegoen.
Elkarrizketak izan genituen Eusko Alkartasuna bezala Sorgintxuloko gazteekin. Beste Gaztetxe batzuetan ez bezela hemen politika apurbat alboratzeko ahalegina egina zuten, haien ekintzak kulturarekin erlazionatuz (gu geuk bizpahiru ordenagailu eman genizkien kurtsoak eman zezaten) eta auzokideekiko harremana ondo mantenduz.
Alternatiba ezberdinak begiratzen ibili ginen baina zirudienez udaletxeak argi zeukan. Guk ezkenuen bozketan parte hartu baina azkenean obra egitea erabaki zen. Argi dago Santutxun zerbitzu falta nabarmen bat dagoela eta leku apropos gutxi. Baina gure ustetan bestelako prozedura egon zitekeen :beste lekuren bat bilatu, Ikastola Mina del Morrora joan arte itxaron, akordio marko bat lortu,… ezinezkoa izan zen. Zirudienez bi aldeek, edo alde bakoitzaren batzuek, nahiago zuten bestelako moduak erabili elkarrizketa baino.
Horrela, gaur alkatea eta ahaldun nagusiak eraikin berria inauguratu dute. Nik bisita laburra egin dut, sartu, zeozer ikusi eta aldegin; baina ez dut aintzineko lokala ezagutu. Erabat aldatu dute -argi dago zegoen bezala ezin zuela bere oraingo betekizuna betetzeko modurik- eta eztut ezer ezagutu.
Non ote dago zinema? edo informatika gelak? tailerrak? Ezagutu ez dutenentzat ziur aski eztute ezer antzematuko.
Gazteontzat autokudeaketa benetazko alternatiba bada erantzukizuna dugunok irteera bilatu beharko dugu. Ez soilik Santutxun, beste auzo eta herrietan ere beharrezkoak dira horrelako lokalak. Zoritxarrez askotan, edo hemen gehienetan, politikarekin nahasten dira lokal hauek, eta hor badute ahultasun nabarmena.
Europan adibideak egon badaude. Batzuk emaitza honekin, beste batzuek emaiotza txarrekin. Ikas dezagun bada eta lan egin. Agian kudeaketa mistoa? Eta ez naiz oraindik okupazioari buruz aritu nire iritziz gauza ezberdinak izan daitezkelako. Agian hurrengo baten.
Categorías: Ayunta-Udala |



¿Por qué no escribes en una lengua civilizada? te tienes que esconder tan lenguas prehistóricas que no saben lo que son las ideas o qué?
Por cierto, debería ser delito poner esos simbolos en público.
Desde luego,no tienes respeto ni educación cara a Jon Aritz ni hacia el euskera.Creo que si buscas confrontación,te has equivocado de lugar y seguramente en otro blog ni te hubieran publicado esas descalificaciones hacia Jon Aritz.Jon Aritz ha demostrado ser tolerante contigo al dar a conocer tus opiniones sin haber entendido el artículo publicado.En el comienzo del mismo hace mención a que está atravesando una situación familiar delicada,cosa que tu desconoces ya que no entiendes ni sientes nada por el euskera.
Jon Aritz:Animo eta aurrera une latz honetan.
Iruditzen zait artikulu hau zure aurpegia garbitzeko egin duzula. Sorgintxuloren alde ez duzu ezer egin (bozketan ez parte hartzea, hori da hori zure iniziatiba). Ez etorri orain gaztetxeen defentsan, ezer egin ez baduzu. Hipokrisia zer ete den ba al dakizu?
Argi dago azkenean iritziak botatzeko direla komunikabide berri hauek, eta horregatik nahi dut zeozer argitzea. Lehenengo galdera “zeozer egitea” zer den jakin nahiko nuke. Manifan egotea? Gaztekoek (GA) bertan egon ginen, Gorka eta besteekin bilerak egitea? Bizpahiru izan genituen; udaletxeko arduradunekin irtenbidea bilatzea? Iralako gaztetxearen eredu bera planteatu genuen baina ez genuen konpromezua lortu, guztion konpromezua, ez alde batekoa bakarrik.
Halere Udaletxeko bozka ez zen printzipioz gaztetxea ixteko, baizik eta Aldundiare emateko. Baina atzeko zurrumurrua aspalditik entzuten genuen (eguneko zentroa egin behar zutela) eta horregatik agertu ginen honen kontra.
Beste lokal baten bila ibili ginen ere, Dantza taldearekin egin zen gauza bera egiteko, baina konponbiderako alde bietan arazoak topa genituen.
Xiber, ados nago zurekin, oso garbi dago artikulu hau bere aurpegia garbitzeko egin duela. Baina es k hauteskundeak laster helduko dira, ezta? Ze hipokrisia eta ze aurpegia!
Aupa Jon,
Lehenik eta behin esan, Bilbo gaua moduko ekintzak oso onuragarri eta aberasgarriak direla, honengatik (Ez dakit zure ideia izan zan baina udaletxeari zorionak eman behar diot, nahiz eta beti bezala gauzak obetu daitezkeen) Zorionak.
Zoriondu eta gero jakin dezazun gaztetxea eta politika zuk nahasten dituzula artikulu hontan eta zerbait txarra dela ematen duen asmoa adierazten duzula.
Barkatuko didazu baina mundu triste hontan GUZTIA politikarekin nahasten da. Arazoa da gaztetxeen “politika” sistema honen kontra doala eta horrek beldurra eragiten du. Beldurra zure moduko politikari gestiozaleei, zuek bermatzen duzuen ereduaren kontra jotzen duelako zuzenean.
Gaztetxeak eta politika lotuta daudela?? Noski baietz !!
Arauen kontrako politika, dirua eta espekulazioaren kontrako politika, Capitalismo basatiaren aurkako politika, Ekologiaren politika…
Bai politika da.
Beharbada, batzuentzat politika arriskutsua, bai, baina gure ustez beharrezkoa.
Aldaketak (sakonak, ez itxurazkoak) beldurra ematen dute eta arriskua dakarte. Sistemaren kontra egiteak beldurra ematen du eta “sistema”tik bizi direnek gorrotatzen dute eta ahal badute legeen eta poliziaren medioz desagertarazten saiatzen dira.
Ez duzue lortuko, hor gaude, eta mundu hau ez zaigu batere gustatzen, horregaitk, aldatzeko burrukatuko gara. Beharbada gure metodoak eta zureak ez dira bat etorriko baina eskubide osoa daukat “errebeldea”, edo gaur egun asko entzuten dan hitza, “terrorista” izateko.
Agur bero bat.
Txomin.
BI argibide.
Ni ez nago ados guztia politikarekin nahasten dela. Guztia politika da.
Eta bigarrena. Ni ez nago ados konbibentzia ezinezkoa dela.
Bilbon bertan adibide posiiboak ditugu (Iralako Gaztetxea) nahiz eta erreza ez izan. Adosteko nahia badago, egin daiteke. Baina batzutan batzuek edo besteek ez dute nahi interes politikoak dituztelako.
Ados nago zurekin.