Kataloniako Hauteskundeak-Elecciones Catalanas
Noviembre 2nd, 2006
Emaitzak gaur argiak eta aztertzekoak dira. Ia ez da ezer mugitu Kataluniako egoera politikan eta horrek ere zer esana izango du. agian bi gauza dira aipagarrienak, batetik Ciutadans Plataforma Parlamentuan sartu dela, bestetik abstentzio portzentaia nahiko handia izan dela.
| 2006 | 2003 | |||||
| HORA : 01:15 | Escaños | Nº Votos | %Votos | Escaños | Nº Votos | %Votos |
| CiU | 48 | 928.511 | 31.52% | 46 | 1.024.425 | 30.94% |
| PSC-CpC | 37 | 789.767 | 26.81% | 42 | 1.031.454 | 31.16% |
| ERC | 21 | 414.067 | 14.06% | 23 | 544.324 | 16.44% |
| PP | 14 | 313.479 | 10.64% | 15 | 393.499 | 11.89% |
| ICV-EUiA | 12 | 281.474 | 9.56% | 9 | 241.163 | 7.28% |
| C’s | 3 | 89.567 | 3.04% | - | - | - |
(Fuente elcorreodigital)
Bestelako emaitzak, alderdien emaitzak ez dira ez txarrak ez onak izan, aurreko egoeraren kalkoa izan daiteke eta horrek ateak zabalik uzten dizkio pakto eta koalizioei. ERC ia ia mantendu da eta Montilla jaunak bere alderdiari 200.000 milla boto kendu dizkio nahiz eta diputatuetan gehiegi ez nabari eta CiU ez da hainbeste igo. Hoberen atera dena ICV, baina zer aginduko dute Madriletik?
PSOEk normalean autonomietan dituzten Federazioak, Madrilgo Delegazioak bezala erabiltzen ditu. Maragall bere kabuz hasi zenean, azkar mugitu zituzten fitxak Rodriguez, Espainiako lehendakariaren konfidantzazko pertsona ipinita. CiUk ere zenbait aldaketa eskatu zituen, edo beraz hori komentatu zidaten orain direla hilabete batzuk:
-Lehena: Galiziako Francisco Vazquez. Vaticanora.
-Bigarrena: Bono. Kanpoan dago.
- Hirugarrena: Ibarra. Ez du jarraituko.-Laugarrena: Maragall.
Rodriguezek (zergatik Zapatero?) akordioa bete du, beraz posibilitaterik handiena CiU-PSOE koalizioa litzateke Estatutu deskafeinatu hau kudeatzeko. Ikusiko dugu. Ia PPren eskuman agertu den Ciutadans hauek zeren alde dauden, bere kanpainak guztiaren alde daudela agertu dute abertzaleen aurka izan ezik, baina hau politikan ezinezkoa da. Programa bat behar da.
Bestalde partehartze baxua ere nabarmena izan da. Goiz honetan denetarik entzun dut irratian, hau normala dela (EEUU eta Erresuma batuan txikiagoak direlako) eta abstentzioa aukera politikoa ere badela, edota hau demokraziarentzat txarra dela.
Nik nere iritzi pertsonala dut. Mundu honetan guztia da politika, zergen igotze edo mantentzea, errepide baten eraikuntza, ikastetxe baten programa, parke natural baten defentsa,… Beraz guztia bada politika, zergatik ez du jendeak parte hartzen? Bakarrik gure poltsikoa zuzenean ukitzen dutenean mugitzen gara? Guk aukeratutako edo ez aukeratutako politikoetaz ari gara zertaz ari gara? nork aukeratu ditu Marbellako alkate eta zinegotziak? beraz ez badugu parte hartzen zelan aldatuko ditugu egoerak?
Niretzat kexkagarria da, gizarteak gero eta gehiago eskatzen digu politikoei baina gero ez dugu bozkatzen? eta ez naiz hemen alderdietan parte hartzearen arazoaz ari.
Nire ustetan pertsonek eskubideak ditugu, eta zeintzu dira gure betebeharrak? Baina badakigu partehartzea zer den? soilik bozkatzea? Hausnarketa ere hortik egin behar.
Categorías: Politika Orokorra-Politica General |



Hauteskundeak ERC-ek irabazi ditu nire ustetan. Bai PSOE-ek bai CIU-k beraiekin kontatu behar izango dute hurrengo lau urteetan. Hortaz, katalunia bai ezkerrera bai garapen nazionalera egingo du. Denek irabaziko dute, botoa ematera joan ez direnak ere.
Ciutadans hoiena penagarria benetan. Guztiaren alde agertzen direla diozu? Nire ustez guztiz kontrakoa. PP-ek bazekien botoetan igoko ez zela eta B taldea atera du ere zelaira. Hori bai, haiek kendu gabe. Bi talderekin jokatu dute hauteskundeetan.
Momentuz ondo atera zaiela ematen du. Agian egoera buelta emango du, Marbellan gertatu zen bezala. Ikusi beharko.
mis felicitaciones a ERC