Lehenengo Partidua

Igandean izan zen Errekalden eta sentzazio ona izan arren gure lerroen arteko desoreka nabaria eta aurpegi berriak galtzera eraman gintuzten. Entrenamendua behar dugula argi dago, batetik partidu osoa arazorik gabe irautzeko, eta bestetik elkar ezagutzeko.

Geure forma fisikoa ezta oso ona uda ostean eta nabaria da lasterketa batzuen ondoren aldaketa azkarregi eskatzen dugula. 3-2 galdu genuen eta golak haien trebezia baino gure okerrak izan ziren.

Partiduaz jabetzen ari ginean haiek bi gol sartu zituzten oso denbora gutxian eta zaila egin zitzaigun aurrera egitea. Pikuseko ordea bigarrena lortu zuen berari eginiko penalty baten ostean, baina ez zen denbora gehiegi geratzen.

Galtze honek, posizioak aldatzera eta hobeto antolatzera behartuko gaitu. Ziur hurrengoan hobe!

Leave a Reply