Neure buruaz-Sobre mí
Jon Aritz Bengoetxea naiz eta 31 urte ditut. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziaduna, horren ostean itzulpengintzan eta klaseak ematen aritu nintzen baina Eusko Alkartasunak eta Bilboko hiritarrek Bilboko zinegotzitzat aukeratu eta 4 urtez egon nintzen udaletxean.
Bertan Hezkuntza, Gazteria eta Kirol saila kudeatu nituen EAren izenean eta Bilbao Kirolaken presidentea ere izan nintzen. Oso esperientzia interesgarria izan zen eta eskertzekoa gainera, edozein pertsonarentzat bere herrigatik lan egitea aukera paregabea delako.
Egun Euskara irakasle bezala ari naiz ikastola batetan eta tutore legez nerabeak euren ikasketa eta heldutze prozesua jarraitzen dut; lan ederra benetan.
Lana eta familiarekin batera Eusko Alkartasunaren Bilboko presidentea naiz Bilbo hobetzeko asmotan.
Harremanetan ipintzeko:



