Oporraldi Txikia

Enero 9th, 2007

Azkenean lortu dut, ikusi duzuenez azken astean eztut blogean idatzi negoen lekuan, arraroa izan arren, etzegoelako internetik! Pasa den asteko egun batzuk libre hartzea pentsatu nuen, ez inora joateko baizik eta gutxienez nire zerrenda pertsonaleko zenbait gauza egiteko asmoarekin. Aurreko posta, urarena ia idatzita nuen eta horregatik erabaki nuen atzo publikatzea atzotik ura kontrolatuko baitute parke eta kaleetan.

Halere, ezin izan ditut egunak hartu asteburu hau izan ezik ETAren atentatu krudelak egunero udaletxera hurbiltzera behartu nau eta. Horregatik asteburuan beste bikote batekin iparraldera joan gara bi egun pasatzen.

EzterenzubiBertan eguraldi arraro honi esker mendira joan eta Pirineoko hasieran galdu gara. Horrela larunbatean Ezterentzubira joan (Donibane Garazi alboan dagoen herri batera) eta han alboan dagoen Iramendira igo genuen. 2 ordutan goian geunden. 860 mendi honen egiturak paisai ederra ikustea errazten du. Albo baten Zuberoa, bestean Ori mendia, Lapurdiko aranak eta Nafarroako Orreaga Muga.

Gora iristean 4 putrek ongietorria eman ziguten, ziuraski gero herrira itzultzeko hartu behar genuen bidearen jakinean zeuden eta gure gorpuzkien zain. Bide zuzenena hartu genuen jaisteko eta aldapa itzela zen jausteko eta ezin gelditzeko arriskuarekin.

Iramendi

Hurrengo egunean paseotxo luze bat eman genuen Hendaiako kostaldetik, paletan aritu eta etxera.

Hendaiako Kosta

Deskonektatzeko asteburua izan da, ezta deirik mugikorrean sartu, agian txarrena Bilbo-Tau partidura ezin joatea, dirudienez partida polita izan arren. Baina Euskal Herriaren egiturari buruz pentsatzeko denbora izan dut. Hain desberdinak ote gara estatu batetan eta bestean gauden euskaldunak? zenolako egitura soziala dugu?

Iparralden taberna gutxi, herri txikiak eta baserrietan edo txaletetan oinarrituta. Turismoa edo lehenengo sektorea oinarri. Lan asko egin behar dugu oraindik.

Categorías: Bidaiak-Viajes |

Deje un comentario