Bilboko Hautagaitza Aurkeztuta
Abril 3rd, 2007
Seguro que pocos habéis visto (no porque no queráis, sino porque casi no lo han sacado) la presentación de la candidatura de Eusko Alkartasuna para las elecciones municipales que hicimos este domingo. Presentamos a algunas de las personas que me van a acompañar en este sprint final y los tres ejes (+2) fundamentales de trabajo cara a ir cerrando el programa electoral.
También estoy ultimando alguna herramienta o parte nueva en el blog para poder hablar del programa para Bilbao en el mismo, a ver cómo lo monto.
Argi dago lan handia egin dugula. Askotan kritikagarria, bestetan ondo, gehienetan isilka, batzutan bakarrik eta guztietan Bilbo Euskal Herriko gune bihurtu nahiean.
Eta ez da erreza izan. Guztiok dakizue hori, orain bloga bera irakurri edo bertan idazten duzuenok dakizue hori. Halere, Eusko Alkartasunak dakien gauza bakarra egin du, lan egitea.
Zerrenda potente bat aurkeztuko dugu, oraindik pertsona independiente batzuk sartu behar dira baina adin guztiko eta barruti guztietako jendea dago. Perfil ezberdinak politika ezberdinak egiteko.
Gure lanaren ildo nagusiak 3 izango dira:
a) Bilbo hezitzailea: hezkuntza ez ikuspuntu administratibo batetik ikusita, baizik orokortasunean. Gizartea prozesuan inplikatuz: ingurugiroa, konbibentzia, hiritartasuna, partehartzea, auzo izaera,…
b) Bilbo Aktiboa: Bilbotarrok geure hiriaren parte akiboa izan behar gara eta horretarako kalitatezko enplegua, etxebizitza, kultura aktiboa eta ez soilik pasiboa bultzatu behar ditugu. Komertzio txikia bultzatu gure auzoak bizi dezaten eta sare sozial potenteak sortu.
c) Bilbo Soziala: Gure gizarteak, azken urteetako erronketaz aparte bi elementu garrantzitsu ditu aurrean: Jende berriaren etorrera eta adinekoen kopuru handitzea. Beraz, bi elementu hauek izan behar dira gune hurrengo laur urtetako politiketan. Halere ezin beste batzuk ahaztu, hala nola, bazterketa soziala gainditzeko neurriak. Ezin dugu Bilbo ezberdin bat sortu, Bilbotar guztiekin kontatu gabe.
Azkenik, Euskara arlo guztietan sartuta egon behar da. Eta horretarako euskara kaleratzkeo neurrietaz aparte, Udaletxea adibide argia izan behar da, orain arte izan ez dena.

Ez naiz hemen gehiegi luzatuko. Aipatu ditudan puntu hauek bere garapen konkretua dute, eta gainera gero auzo eta barruti ezberdinek ere neurri desberdinak izango dituzte, bai horietan bai euren egunerokotasunean.
Hala ere, argi dago talde ederra sortu dugula eta Bilbotarren hitza entzun beharko dugula. Guztion hitza.
Categorías: Ayunta-Udala |



Animo eta sorte on.