Aurkezpena Euskaldunan

Mayo 6th, 2007

Azkenean iritsi da ordua. Eusko Alkartasunaren hautagaien aurkezpena izan dugu gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian. Halere, poztasunez bete beharreko berri horrek bere kontrapuntua izan du bi arlotan: Bata ANVren zerrenden ezabatzea; eta bigarrena, oraintxe bertan entzundakoa, Sarkozyren garaipena Frantzian eta Iparraldean.

Euskaldunan bildu garen ehunka pertsonek konpromezu argia dugu gure herriekin. Batzuek udal gobernuko kideak izan gara, beste batzuek oposizioan burutu dute euren lana, baina elementu amankomuna dugu guztion: gure herri eta hiri bakoitza defendatuz eta garatuz, Euskal Herria egiten dugula, urratsez urrats.

Ez da oso ekitaldi luzea izan, baina mezuak argi uzteko nahiko denbora bai. Bertan Foru Aldundietako hautagiak hartu dute hitza lehenik: Iñaki Galdos Gipuzkoatik, Mikel Mintegi Arabatik eta Ricardo Barainka Bizkaitik. Bakoitzak bere ikuspuntua eman du eta nik uste nahiko emaitza orokorra lortu dutela hiruron artean.

Haien ondoren, kapitaletako hautagaien unea izan da. Antxon Belakortuk telefonoz egin du bere hitzaldia, Jaione Arratibelek Donostiako arazo eta konponbideen deskargua egin du, eta nik neuk, gure kudeaketan funtsezko elementua izan dena azpimarratu dut:

Algunos defienden el Bilbao para todas las personas, nosotros también.

Otros acaban de descubrir el Bilbao de todas las personas. Nosotros hace tiempo que lo hicimos.

Pero en EA vamos más allá. Hablamos del Bilbao CON todas las personas. Hemos demostrado que si se quiere se puede.

Horregatik hau izango da gure kanpainaren mamia eta Euskaldunan bertan adierazi dut.

Ideia horien ondoren, Begoñak hartu du hitza eta politika orokorretaz hasita, herri eta hiritara jaitsi egin da, egunerokotasuneko arazoak gure erronka direla adieraziz.

 www.bengoetxea.org

Categorías: Ayunta-Udala |

3 comentarios

  1. Unai

    Pues menos mal que lo comentas, porque no ha salido en ningún sitio o medio escrito. Ni en el correo ni en el deia, terrible que a unos les dediquen hojas y a hojas y a vosotros ni un mísero párrafo.

  2. JK

    Pero que bien te salio…. a ver si es posible poner los videos en youtube o en google video…. por comentar,,,,

  3. ashet

    Unai es lo que tiene el 4º poder … y hablando de los medios, en los blogs de El Correo ponia que Jon Aritz era candidato por ELA en el desplegable, ya lo han corregido.

Deje un comentario