Abr 02 2008
Rallystone 2008
Asteburu honetako logura oraindik sentitzen dut eta gainera betiko dinamikara itzultzea ezta batere erreza izan. Halere asteburuan, arazoak albo batera utzita oso ondo pasatu nuen.
Iaz bezala aurten ere, Rallystone kotxe klasikoen rallyan hartu dut parte. Iaz beHarkaitz izan da berriro Seat 850 especial-aren pilotua eta ni kopilotua, baina iaz ez bezala arazo asko izan dugu.

Irteera baino lehen kotxea erdi apurtuta zegoen. Donostiatik goizean ekartzerakon karburadorea zapuztu eta beldurrak bete gintuen. Tallerrera bueltatu eta txapuza bat egin ziguten. Txapuza horren ondorioak bi ziren, lehenengoa kotxearen potentzia osoa ezin aprobetxatzearena eta bigarrena, edozein momentuan berriro apurtu eta botata geratzeko arriskua.
Azkenean justu bai justu, irteerara heldu ginen. Atera eta lehenengo zatietan kotxea frogatzen ibili ginen. Aipiatutako arazo mekanikoak direla medio, ezin izan genuen gure biciclometroa ondo neurtu eta dirudienez urte batetik bestera, iaz eta aurten markatutako mediak, distantzia eta abiadura aldatu egin da.
Beraz iazko taulek ez zuten ezertarako balio, eta gehiena “gutxigorabehera” kalkultau behar genuen, horrek suposatzen zuen lan eta akatsekin.
Baina txarrena etortzeko zen. Pasa den urtean Burgos eta Kantabriatik ibili ginen, bain aurten ez ginen EAEtik aterako, horrela gauzak Eskoriatzatik Zeanurirako bidean (ez daukat oso argi zein portutan) kotxea indarrik gabe gelditu zen. Kapoa igo eta akabo! Delcoaren barne tapa guztiz hondatuta zegoen.
Gaueko hamarrak ziren eta beraz gau hortako tramo guztiak galdu genituen (300 puntu bakoitzak) baina arazoa ez zen hori bakarrik, garabia itxaroten genuen bitartean deiak egin genituen pieza hori non lor ahal zen jakiteko. Larunbat goizean ez genekien oraindik, baina azkenean Aravi (Basurton) ahaztuutako kutxa zahar baten antzeko zeozer lortu genuen.
Ezarri eta martxan! Orduñan elkartu ginen berriro Rallyarekin. Hala ere gehitutako 7000 mila puntu horiek errekuperaezinak ziren, baina ondo pasatzea zen gure asmoz eta lortu dugu.
Beste batzuk ez bezela Rallya amaitu genuen nahiz eta azken aurrekoak geratu. Kotxeak distantzia arazoa eta ostiraleko mekanika kenduta oso ondo erantzun du.
Orain nire esku dago kotxea eta zeozer gehiago prestatu beharko dut benetan konpetitu nahi badugu.
Hona hemen Unai Ziarreta(EA) eta bere anaiaren kotxea (Ford MK II). Gure atzean zihoazten.

Estimado señor Bengoetxea,me dirigo a usted con todo mi respeto y con la esperanza de que se conceda unos instantes a leerme.Desde su posicion privilegiada, le insto a que visualice estos videos referentes al 11 de septiembre de 2001 en el que se muestra que la version oficial que nos contaron no es totalmente veridica.YO y muchos como yo,luchamos por que se sepa la verdad que nos han negado y ,que como consequencia de dicho acto de deslealtad hacia el pueblo americano y por consequencia, hacia todo el mundo que habita este planeta, se nos esta engañado vilmente.Desde esa fecha se estan cometiendo todo tipo de genocidios con el beneplacito de un pueblo ENGAÑADO.YO,le pido que pierda un poco de su valioso tiempo,visualice estos videos y que actue en consequencia.
Si tiene alguna duda……le dejo mi correo.
por-respeto@hotmail.es
y aqui le dejo los videos.
http://www.youtube.com/view_play_list?p=8C2FDB7268989F12
http://www.youtube.com/view_play_list?p=F77BD813DBE54BBA
http://www.youtube.com/view_play_list?p=D965F91ABBC13D63
muy atentamente, el pueblo.
Aupa Jona:
Zuek bai dakazuela meritua zuek, pozten naiz rallya amaitu izana,hurrengo batean aurrerago amaituko duzuelakoan nago,oso piloto ona duzu ta jajaja, ez dakit ondo ulertu dudan, Ziarretaren aurretik amaitu zenuten?? hau da marka hau.