Azalpenak

Badakigu ziur aski igandean Euskal Herrian gertatutakoa bost axola zaiola Espainiako hiritar askori. Gaur bertan irratian Igor Porturen tortura kasua berri nagusi bat izan da baina ez dute ezer berririk adierazi. Amnistia Internacional erakundeak azalpenak ere eskatu ditu baina estatu mailako hedabideetan hori adieraztea ahaztu dute.

Ez da atzoko gauza. Indar polizialek orokorrean gehiegizko bortxakeria erabili ohi dutela badakigu aspalditik Euskal Herrian.

Dirudienez batzuek hilketak eta mehatxuak bultzatzea bere oinarrizko eskubideen galera ekartzen diete automatikoki. Oso gogorra da askotan, batez ere indarkeria zuzenean jasan izan duen pertsonarentzat, burua argi izatea eta zentzu oso jardutea. Baina horretan bertan dago desberdintasuna. Akaso, esaten duten bezala, Igor Portu eta bere kideak T-4ko atentatua burutzea tratu txarrak jasotzeko aitzakia da? Inolaz ere.

Batzuek hau ahazten dute, eta gorrotagarriagoa da hori mantentzeko “entrenatuta” dauden pertsonek, hots poliziek, hau ahazten dutenean.

Rubalcabaren bertsioak beste eremu do momentu batetan badu zentzurik, baina zer dela eta ez zituzten ustezko bi ETAkide horiek hospitalera lehenago eraman? Zer dela eta dirudienez Portuk etxera lagundu zituen poliziak eta gero gerokoak?

Oraindik erantzun gabe dauden galdera oso garrantzitsuak.

Gauza hauengatik espainiako telebistaren baten poliziaren kargak ikusten ditudanean, auzokide edo langile batzuen aurka, hauxe galdetzen diot neure buruari: “ Baina Espainian zer uste dute polizia dela ? lagunak egiteko erakundea?”

Leave a Reply