Udaleko osoko bilkurak

Octubre 11th, 2006

Hamar egun pasatu dira azken osoko bilkura edo plenoa udaletxean izan genuenetik. Neure buruarekin hilabatero kronika txikia egitearen konpromezua hartu dut, baina urte politikoa orain hasi denez, hasierako hausnarketa planteatu nahiko nuke.

Ikuspuntuak beti ere errealitatearen zatia dira, eta beraz nik neure aulkitik botako dut beste batzuena osatuz.

Lehenbizi agertzeko gauza plenoek alderdi bakoitzaren ikuspuntua agertzeko balio dutela da. Argi dago legeak osoko bilkuretan onartu beharreko puntuak ezartzen dituela, batez ere hirigintza arloan, baino hona heltzen diren bestelako puntu gehienak adostuta edo hitzeginda daude aurretiaz. Nire ustetan, alderdi politikoek aurkezten dituzten proposamenak bultzatda politikoa emateko bakarrik dira, eta gehienok batzuen eta besteen lekua aurretiaz dakigu. Beraz, plenoa “antzerkia” ote?

Madrilgo Udal Eraberritze Legeak parlamentu bihurtu nahi izan du plenoa, baina arlo bat utzi du kanpoan, gobernuan gaudenok, udal parlamentu horrek kide garela ere, eta beraz tresnak eta tramiteak geure esku daudela. Agian planteatzen ari dire eraberritzearen berritze berri horretan hau kontuan hartu beharko lukete.

Politikoki beharrezkoa da beraz, baina teknikoki bideratzeak moteldu eta luzatzen ditu hiritargoak bizi garen gizarte honetan, arazoak lehenbailehen konpontzea nahi du, eta askotan ulertezina iruditzen zaie geure geldotasuna.

Espainian dagoen sistemaren islada da hau, horrela alderdiek plenoa baino lehen auzokideeekin edo alderdikideekin bildu eta proposamenak prentsan agertzen dituzte gero plenoan eztabadaitzeko. Aurreratze hori baten edo bestearen posizioak hasieratik esartzen ditu, adostasuna zailagoa ipiniz gobernuari mugitze beharra sortu arren.

Honetan prentsak ere bere lana hobetu beharko luke, beti baitaude “el tema del pleno” bilatzen. Zaila da ordea jorratzen diren gaien azterketa objetiboa egitea, batez ere geure herriaren egoera ikusita, horregatik honako galderak egiten dizkiot askotan neure buruari:

a) nork ezartzen du “bilkuraren gaia”? prentsak edo haien jesarlekuetatik mugizten diren paperak?

b) zer dela eta, normalean ez dira ez gai guztiak, ez alderdi guztien iritziak hartzen?

d)Gai hori da jendeari benetan axola zaiona da edo haiek erabakitzen dute zein den irakurlego edo entzulegoaren beharra?

Categorías: Ayunta-Udala |

Deje un comentario